Páginas

domingo, 20 de mayo de 2012

AGURRA!!

Hasiera batean, nahiz eta irakasgai honekiko interes txikia edo nolabaiteko errespetua izan, egunez egun egindako lanaren emaitzak, positiboak eta aberasgarriak izan direnaren sentsazioa dugu. Beraz, hasieran genituen oztopo edo erresistentzia horie aurre egiteko gai izan gara, elkarlana eta etengabeko esfortzuaren bitartez.

Gure etaparen amaiera heldu da eta honekin batera blog-ari ere agur esan beharko diogu. Hala ere, gure kuxkuxeatzeko grinak dihardu eta zeinek daki gure txoko txiki honekin jarraituko dugun.

SORTE ON GUZTIOI ETA IKUSI ARTE!!!






lunes, 14 de mayo de 2012

POSTPROGRAMA

Hasiera baten, guru buruak ikasgaian kokatzeko, IKT-ekiko gure esperientzien inguruan hausnartzen hasi ginen baita gure talde identitatearen inguruan ere. Orduan, ohartu ginen ezer gutxi komentatu genezakeela, izan ere, hauekiko gure kontaktua oso murritza zen. Behin ikasgaiaren nondik-norakoak jakinda, gure ezagutzak hedatzeko momentua heldu zen. Horrela, gure bloga eraikitzeari ekin genion, "Kuxkuzeatuz" izena emanez. Ordu arte blog-aren mundu zabalaren inguruan ez genekien ezer, beraz, honek aukera aparta eskeini digu, gure ezagutza esparruak zabaltzeko.

Dena ez da praktikara mugatu, izan ere, hau esanguratsua izan dadin teoria ere beharrezkoa da. Teoria honetan murgiltzeko, Manuel Area Moreira-ren INTRODUCCION A LA TECNOLOGIA EDUCATIVA” liburuko lehen bi kapituluak irakurri eta aztertu genituen ; “La sociedad de la informacion, las tecnologias y la educación” eta “La tecnologia educativa como disciplina pedagogica”.
Nahiz eta teorian murgildu, gure kuxkuxeatzeko grina ez zen desagertu. Horrela posterrak modu erakargarri baten sortzeko tresna ezagutu genuen “edugloster” hain zuzen ere. Honekin irakasleen paperean sartu eta antzerki baten berri emateko poster bat sortu genuen. Kuxkuxeatzeko grinarekin jarraituz, gure blog-aren eraikuntzan ez gara bakarrik klaseko jardueretara mugatu, izan ere, gure intereseko gai, bideo, artikulu,orrialde interesgarriak, etab, jorratu ditugu, denon intereserako izango zelakoaren asmotan.
Talde handiko dinamikak bide ezberdinak hartu ditu, talde bakoitza gure dinamikan sartzen gindoazen heinean. Gure talde lana, eskola 2.0 proiektuaren inguruko ikerketa lanean oinarritu da. Honek etengabeko ikasteko interesa eskatu digu. Gai oso zabala denez, asko kostatu zitzaigun, honi gure interes eta beharrekin bat datorren forma ematea. Hala ere, esaten den bezala “ezina ekinez egina” gure hasierako igurikapenak lanean islatzen joan ginen. Horrela, azkenean hainbat informazio iturri kuxkuxeatuta, eskola 2.0 gaiak barne hartzen dituen, esparru ezberdinak jorratu ditugu; marko teorikoa, errealitatea, proiektuak, tresnak, baliabideak eta gure hausnarketarako lekua ere ez da falta izan.
Gure talde lana aurrera zihoan heinean, gainontzeko kideena ere eta honen isla garbia izan dira, bizi izan ditugun esperientzia aberasgarri anitzak. Talde oso handia izan gara, honek gai oso ezberdinak lantzeko aukera eman digularik. Gainera talde bakoitzaren errealitatea ere, oso ezberdina izan da. Honek eragin du bizitako esperientziak, elkarren artean oso ezberdinak baina aldi berean aberasgarriak izatea.
Guk ere gure lanaren ekarpena egin dugu. Egia esan oso eroso sentitu ginen gure lana aurkezten, hau aurrera eramateko egin genuen ikerketa lana handia izan baitzen. Gainontzeko talde lanekin alderatuz, gure esperientzia nahiko teorikoa izan da, izan ere, aurretik aipatu bezala, gai oso ezberdinak izan direnez, gai batzuk era praktiko batean lantzeko aukera ematen duten bitartean, beste batzuk ez. Hala ere, ahal izan genuen neurrian, saiatu ginen eskola2.0 gaiak suposatzen duen teoria hori, gure etorkizuneko errealitatera hurbiltzen.
Azkenik aipatzea, esperientzia bizitzeko aukera honek, gure ezagutza zabaltzeko beste bide bat eskaini digula. Oso aberasgarria eta gure etorkizun hurbilerako esanguratsua.





martes, 8 de mayo de 2012

Esperientzien bizipenen amaiera heldu da!


Gaurko egunean aurkezpenen amaiera heldu gara, azken bi esperientziak bizi ditugu Erretakopizza eta Aostera taldeen eskutik.

Lehenengo taldeak, Erretakopiza, komikien irudimenez betetako mundua ekarri digute ikasgelara. Hasiera emeteko interpretazio txiki bat eskaini digute, oso dibertigarria eta adierazgarria izan dena. Honek balio izan du behintzat hain gogorrak egiten zaizkigun astelehen goiza poztu eta barreak ateratzeko. “Puestan en escena” erakargarri honek gainontzeko aurkezpenari ireki dizkio ateak. Horrela ba, komikien errealitatearen inguruko iritzi ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu. 
Ez bakarrik adituena, baizik eta ere gure etorkizuna izango diren haurrenak ere. Hauek aurkezteko bideo bat erabili dut, musikarekin uztartu eta aurkezpenen erakargarritasuna areagotuz. Azkenik, nola ez, hain garrantzitsua eta transzendentea den hausnarketarako tokia ez da falta. Honetan komikien bidez begi bistakoa den irudimen eta hizkuntza idatziaren garapena aipatzeaz gain, askotan alde batera geratzen den hezkuntza emozionala ere azpimarratu dute, honen garapenerako komikiak tresna aparta izanik. Aurkezpena borobiltzeko gure etorkizun hurbilerako erabilgarria izango zaigun baliabide bat konpartitu nahi izan dute, bide bate komikiak IKTen mundu zabalarekin lotuz; pixton programa hain zuzen ere.


Azken aurkezpena Eskola 2.0 ingurukoa, Aostera taldeak eskaini digu, minutu batetik bestera gaiez zeharo aldatu dugularik baita esperientziak bizitzeko moduaz ere. Izan ere, azken hau teorikoagoa izan da . Hala ere, eskertzeko da egin duten esfortzua gai hain teorikoa modu erakargarri batean hurbildu  digutelako. 

Gainera begi bistakoa da egi duten esfortzua Eskola 2.0 gaiak suposatzen duten ezagutza abstraktu eta anitzak Prezi programaren bidez modu originalago batean aurkeztuz. Gainera kasu honetan adierazi nahi dugu talde honen egoera oso ondo ulertu eta honekin asko identifikatzen garela. Izan ere, guk gai berdina jorratu dugu eta hau ikusgarria egiteko zailtasunak ere bizi ditugu.


Arestian esan bezala gaurko saioarekin agur esan diogu esperientzien bizipenari. Agur bai, baino ahaztu barik esperientzia guzti hauek utzi dizkiguten altxorrak, hauek gure ezagutza aberastuko duen altxor kutxaren parte izan daitezen.



Aurkezpenen III. eguna!

Aurkezpen egun honetan, talde bakoitzak egindako lana konpartitzen jarraitu du gelan baina azkenean gure taldeko inork ez du lortu joatea. Hala ere, gainontzeko blogetan kuxkuxeatuta eta gelakideek kontatutakoarekin, aurkezpen eguna zelan joan zen enteratu gara!

Ostegunean bi taldek egin zuten aurkezpena, Klikatik eta Makamutxuk eta primeran egin zenutela kontatu digute!

Lehenengo aurkezpena Klikatik taldeak egin du:

Talde honek Tic eta Tac antzerkia egin du eta honekin, irakasleak teknologia berriak eskolan nola erabil daitezkeen irudikatu dute. Antzerkian bi irakasle oso desberdin aurkeztu dituzte alderatzeko oso adibide garbiak erabiliz 


Ondoren Juana Sanchoren artikuluko ideia garrantzitsuenak azaldu dituzte eta honetarako, Prezi programa erabili dute baliabidetzat. 


Eta bigarrena, Makamutxu taldeak:


Talde honek teknografiari buruzko lana egin du irakasle identitatea gaitzat hartuta. Lehenengo bakoitzarena aurkeztu eta ondoren taldekoa . Azken hau amaitzear dagoen etapa honetakoa izan denez, emozioz betea egon dela kontatu digute. 
Inzientsoa eta guzti jarri omen dute girotzeko!

Aurkezpen hauek, beste taldeenak bezala, baliabide berriak ezagutzeko, erabiltzeko bideak ikusteko eta orokorrean ikasteko aukera ematen digute. Gainera, nahiz eta dexente ikasi eta aurrerapausu handiak egin ditugun, kuxkuzeatuz taldean ez gara teknologiekin bereziki trebeak eta oraindik, mundu hau guretzako misterio bat izaten darrai. 


Prezi programa aurten ikasgelan entzun dugu lehenengo aldiz. Orain badakigu zer den baina aurkezpen honekin, nola eta zertarako erabili, nola gelditzen diren Prezirekin egindako lanak,... ikusteko gogoarekin gelditu gara. Teknografia ere, beste bi taldek landu duten arren, lan honekin ere bazegoen zer ikusi eta ikasi. Aurreko biek bi ikuspuntu desberdinetatik heldu zuten gaia eta ziur hirugarren hau ikustea oso aberasgarria izan dela. 

Azkenik, pena bat da hauek galdu izana. Alde batetik bi talde hauek gogor saiatu direlako eta ordu asko sartu dituztelako lan hauek egiten. Eta bestetik,aurkezpena modu argi eta erakargarrian egiten ahalegindu eta lortu dutelako. Eta azken arrazoi hauekin bakarrik, ikusteak merezi du.

Argi dago talde biek lan asko egin dutela bai lan osoa egiten baita aurkezpenak prestatzen ere,beraz, egindakoagatik: 

Bejondeizuela bi taldeei! 


"Con mis maestros he aprendido mucho;
con mis colegas, más; 
con mis alumnos todavía más."
(Proverbio hindua)

Hitz magikoak: teknografia, lana, ahalegina, ezezaguna, ikasi


miércoles, 25 de abril de 2012

KUXKUZEATUZ, AURKEZPEN EGUNA HELDU DA!

KUXKUZEATUZ, AURKEZPEN EGUNA HELDU DA!

Gaurko klasean ere taldeko lanak aurkezteari ekin diogu. Hiru taldek aurkeztu dugu gaur gure proiektua. Aurkezpenen gaiak oso desberdinak izan dira; TEKNOGRAFIA, IRAKASLE KONPETENTZIAK eta gurea ESKOLA 2.0. Gaien aniztasuna kontuan izanda oso diferenteak izan dira ere aurkezpenerako erabilitako baliabideak eta aurkezpenean jarraitutako gidoia (batzuk praktikoagoa eta beste batzuk teorikoagoa).


 TEKNOGRAFIA.  
NORBERE NORTASUNAREN ERAIKUNTZA. Jaiotzan dago bizitzan jarraituko dugun ibilbidearen abiapuntua. Jaiotzen garenetik hil egiten garen arte bizi izandako esperientzia pertsonalek norberaren izaera eta mundua ulertzeko era baldintzatuko dute. Bizitzaren ibilbide pertsonal horretan bakoitzak bere nortasuna eraikitzen joango da. Irakasleon nortasuna eta identitatea garrantzi handia izango du haurren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Kuxuzeatuz taldean uste dugu irakasle batek hurrengo nortasun ezaugarriak izan behar dituela: afektibotasuna eta hurbiltasuna erakutzi, behatzaile roll-an egoteko erraztasuna eta gelaren errealitatera egokitzeko gaitasuna, besteak beste.
 Aurkezpenari dagokionez, oso aproposa iruditu zaigu mobymaker erabiltzeko eman dizkiguten aholkuak.





IRAKASLE KONPETENTZIAK.  
EGUNERATZEKO BEHARRA. Zeintzuk dira irakasle batek izan behar dituen gaitasunak bere ikasleak hezteko? Konpetentziak bizitza osoan zehar eskuratzen eta lantzen dira, irakasle batek beti eguneratu behar baititu bere ezagutzak, metodologia, etab. eta denbora pasa ahala, konpetentzia berriak sortzen dira. Gizartea aldatzen den heinean irakasleek bereganatu behar dituzten konpetentzia berriak sortuko dira. Gizarte moderno eta teknologiko honetan gero eta garrantzi handiagoa daukate IKTak eta ildo horretatik, ezinbestekoa da irakasleok IKT konpetentziak eskuratzea.
Oso interesgarria iruditu zaigu talde honek blog bat eraiki duela gelakideen artean gauzak konpartitu eta zalantzak argitzeko.


ESKOLA 2.0  
ERREALITATEA AZTERTUZ


Eskola 2.0 gaia nahiko gai teorikoa da. Hala ere gure helburua ez da izan teorikoki lantzea baizik eta ikastetxeetan dagoen errealitatea erakustea. Horregatik batez ere eskola 2.0ren barruan aurkitzen diren proiektuetan eta irakasle bati egindako elkarrizketan zentratu gara.
Ez gara gaurko sarreran luzatuko, izan ere, talde bezala burutu dugun prozesuarenb inguruan jada hausnartu dugu, hementxe bertan eskegi dugun lanean, autoebaluaketa atalean hain zuzen ere.
Eskola 2.0 inguruko lanak beraz, eskuragarri daukazuez gure blog honetan bai egindako ikerketa baita aurkezpena erabilitako power
pointa ere, esteka oso interesgarriekin.
Besterik gabe zuen gustokoa izatea espero dugu!
Gure autoebaluazioa Eskola 2.0 etiketaren barruan eskegi dugun lanean dago .












viernes, 20 de abril de 2012

Talde Esperientziak

Gaurko klasean taldeko lanak aurkezteari ekin diogu. Aurkezpenekin hasi aurretik, ebaluaketa irizpide batzuk ezarri behar izan ditugu, ondoren talde esperientziak ebaluatzeko helburuaz. Adostutako irizpideak hauexek izan dira:


1) Taldearen aurrerapausua eta prozesua, hau da, talde bakoitzak bere autoebaluaketa egin beharko du.
2) Ezagutza beste taldeetan aurrepausuak ematen saiatu diren eta lortu duten (ikaskuntza kolaboratiboa)
3) IKT-en erabilera kreatiboa
4) Irakasle moduan lagungarria al da?
5) Teoria eta praktikaren arteko uztarketa


Irizpide hauen arabera, talde bakoitzaren ebaluaketa egin beharko dugu.












Lehen taldea "Portafolioa haur hezkuntzan" izeneko gaiaren inguruan aritu da . Hasiera batean portafolioa zer den, ondoren zein portafolio mota dauden azaldu digute eta bukatzeko beraiek egindako ikerketa baten bideoa erakutsi digute. Azken honetan errealitateko esperientzia ezberdinak ekarri dizkigute gelara.


Aurkezpen honetan bideoak izan du pisu handiena. Bideoa oso ondo montatuta egon da, lan hau egiten ordu asko eman dutela begi bistako da. Gainera bertan erakutsitakoa,gai horren inguruan  irakasle ezberdinek duten iritzia ezagutzea, interesgarria izan da.Bestalde alde teorikoa eta praktikoaren ustarketa oso ondo egon da, nahiz eta, eduki aldetik, ezagutza berriak transmititu ez dizkigutela sentitu izan. 






Bigarren taldea "Teknografia: Irakasle identitatea" gaiarekin etorri zaigu.  Irakasle on batek zer nolako ezaugarriak izan behar dituen azaldu digute, horretarako egoera ezberdinak kontrajartzen dituen bideoak erakutsiz. Ondoren beraien bizi prozesuan egindako ibilbidearen inguruko teknografia jarri digute.


Irakaslearen ezaugarrien inguruan egindako bideoak, nahiz eta sinpleak izan, oso adierazkorrak izan dira, hau da, oso ondo ulertu da transmititu nahi izan dutena. Bideoa ere, oso polita izan da, irakasle izatearen hautu honetaz arro sentiaraztea eragin digu guztioi. Igorle-hartzaile komunikazioari dagokionez berriz, beraien arteko interakzio edo feed-back falta sumatu dugu, hau da, gainontzeko gelakideen parte hartzerik ez da egon. 





Hirugarren taldearen aurkezpenaren deskribapen bat egitea oso zaila da,izan ere,beraien lana ez dute gai zehatz baten inguruan antolatu,hau da, nahiko librea eta kreatiboa izan da. Erabili dituzten baliabideak ugariak izan dira (photoshop-a, moviemaker eta ezagutzen ez ditugun beste hainbat programa).


Gelara sartu eta lehenik, lurrean jarrita zeuden izenen artean gurea topatu behar izan dugu. Behin izena aurkitu eta eseri garenean, beraien lana aurkezteari ekin diote. Iraskasgai honetarako egin genituen fitxez baliatu dira, HH 31taldekideak aurkezteko. Fitxetan jarritako balore eta erresistentzien arabera, talde bakoitzari hiruna txartel banatu digute, non erresistentzia eta baloreak idatzita zeuden. Gure zeregina, erresistentzia jartzen duen txartela puskatu eta balorea jartzen duen txartela, beraiek eraikitako zuhaitz baten adaxkan jartzea izan da. Modu horretan ikasturte hasieran genituen oztopoak gainditu eta balore bakoitzarekin zerbait ederra eraiki dezakegula adierazi nahian.












Nahiz eta aurkezpena gai zehatz baten inguruan antolatuta ez egon, oso erakargarria izan da eta lan honekin transmititu nahi izan dutena, erraz heldu zaigula uste dugu. Gainera lana egiteko izan dituzten errekurtsoak ugariak eta desberdinak izan dira eta horien arteko ustarketa egokia. Igartzen da beraien eguneroko bizitzan teknologia berriak maiz erabili eta gustuko dituztela. 
















lunes, 2 de abril de 2012

GURE EZAGUTZA ERAIKITZEN...

Beti bezala gaurko klasea ere talde handiko dinamikak eginez hasi dugu. Talde bakoitzak bere eraikuntza prozesuaren gora beherak kontatuz. Ikaskuntza prozesuan zehar bizitzen ditugun esperientziak partekatzeko momentu hauek oso garrantzitsuak eta interesgarriak ikusten ditugu. Askotan identifikatuta sentitzen gara beste taldeek azaleratutako erronka, kezka edota oztopoekin, eta honek gure lanarekin aurrera egiteak motibatzen gaitu; ez gara bakarrak ezezagunaren aurreran galduta gabizenok, ez gara bakarrak "kaosean" bizitzen garenok, etab. sentzazioak konpartituz. Azken finean, besteen esperientziak entzunez, agian guk hasiera batean arazoa ikusten genuen hura erlatibizatu eta honi aurre egiteko bide ezberdinak ezagutu ditugu. Gainera, gure esperientzia klasearen aurrean kontatzeak, hauxe beste perspektiba batetik ikustea dakar. Buru belarri lanean aritzeak suposatzen duen subjetibitatetik, kontatzeak, narratzeak azken finean, dakarren objetibitatearen beste perspektiba horretara igarotzen saiatuz.

Perspektiben kontuarekin jarraituz, partekatze momentu hautean gauza bera modu anitzen ikusi daitekeela konturatzen gara. Modu anitz hauek suposatzen duten aberasgarritasunarekin. Horixe da hain zuzen ere irudi honen bidez adierazi nahi duguna; gauza bera modu ezberdinetan ikusteko aukera dagoela, bai betaurreko ezberdinekin (pertsona ezberdinek ikuspuntuak) baita betaurreko berdinekin ere, egoeraren, momentuaren arabera gauzak ikusteko moduak asko aldatzen baitira.




Talde handiko dinamikarekin jarraituz, konpetentzia digitalaren kontzeptuaren inguruan sakondu dugu, Manuel Area eta Joxemi Correa adituen lanetatik abiatuz. Nahiz eta hauek talde handiko dinamikak izan gu, talde txikiagoetan, garatzen ari garen lanerako oso aberasgarriak eta erabilgarriak izan zaizkigu. Are gehiago, Manuel Arearen lanarekin guztiz identifikatuta sentitu gara.Era batean edo bestean horixe baita gure lanean jasotako oinarrietako bat; IKTen bidez ezagutz  eraikitzea, konstruktibismoaren ikuspuntutik, esperientziak, talde lanea eta informazio iturri ezberdinetak aintzat hartuz.



Joxemi Correak ondo adieraztu duen bezala ikasiz ikasten baita, informazioa kritikoki aukeratuz, ikertuz, partekatuz, alegia.

Baina hauxe guztia ez da bakarrik teoriara mugatu behar, ideia politetan geratzea baino, hauek praktikara eramanaz aztarnak uztea izango da gure erronka, kontraesanik gabe; predikatzen dugunaren aztarnak utziz.







Horregatik, talde handiko dinamikak bukatu bezain laster gure ezagutzaren eraikuntzarekin jarraitzeari ekin diogu, talde txikiagoetan lan eginez. Eskola 2.0 gaia hartuta irakasleon paperan sartu gara taldean ezagutza eraikitzen goazelarik.




Aurreko batzuetan, taldean aritzeko antolakuntzaren garrantziaren inguruan aritu garen bezalaxe oraingoan malgutasnari iritsi zaio unea, malgutasuna ezinbestekotzan jotzen baitugu talderan funtzionamendu on bat bermatu ahal izateko, Malgutasunezs jokatu bejar dugu taldekide guztion aportazioak enkajastu eta jakintzaren puzzlea sortu ahal izateko.

Gainera gure etorkizuneko lanean edozein egoeratara egokitzeko beharra izango dugu etengabe, malgutasunez jokatzea ezinbestekoa delarik






Ezagutzaren eraikitze honetan hausnarketarako lekurik ezin da falta, hauxe aukera aparta baita egindakoaren inguruan pentsarazteko. Beti ere etorkizunerako hobekuntzak egiteko asmoz, gure ezagutza handiagotuz. Ezagutzea eraikitzearen bide amaitezinean aurrera pausak emanez.


Asteko hitzak : bukatzen, sormena, borobiltzen.

domingo, 1 de abril de 2012

TIPI-TAPA, TIPI-TAPA... BAGOAZ AURRERA!

Astelehen honetako klasea lanarekin jarraitzeko erabili dugu batik bat. Talde bakoitzaren lanak azaldu eta komentatu ondoren, gogor ekin diogu ordenagailuetan. Aurreko astean Eskola 2.0 Proiektuari buruzko informazioa topatu eta aukeratu, eta lanaren atalak egituratu ostean, gaurkoan atal hauek garatu eta osatu egin ditugu lanari itxura emanez. Hau gutxi gorabehera antolatutakoan, aurkezpena nola egin pentsatzen aritu gara. 


Storyjumperen, ipuinak egiteko orrialdean, sartu eta hara ta hona trasteatzen ibili gara: orrialde bakoitzean fondoa aldatuz, elementuak, pertsonai edota bokadiloak jarri eta kenduz... Ingelesez dagoenez, hasieran pixkat kostatu zaigu baina berehala orientatu gara bertan. Honela, orrialdea esperimentatuz ezagutu dugu; aukera desberdinak ikusi eta hainbat froga egin ditugu, gelan egiteko ideia eta planteamentu desberdinak pentsatu eta taldekoen artean komentatuz. Aurkezpena egiteko egunak organizatzen ere ibili gara, lehenbaitlehen jakin eta prest edukitzeko. 
Linka: http://www.storyjumper.com/



Gure lana sarera (blogera...)  igo eta bertan gordetzeko dauden aukerak ere ezagutu ditugu: slideshare, issuu eta googledocs. Taldean guztiontzat berriak ziren. Informazioa topatuta geneukan bertan baina hauek lanak igo eta konpartitzeko erabiltzea beste gauza bat da, guretzako guztiz ezezaguna zena. Hau dela eta, orrialde hauetan ere piska bat kuxkuxeatzen ibili gara behar izatekotan erabili ahal izateko. 


Honez gain, hasieran IKTei buruzko "las tecnologias frente al fracaso escolar" artikulua irakurri dugu. Artikuluaren linka: 
http://www.diariodeavisos.com/2011/10/22/actualidad/las-nuevas-tecnologias-frente-al-fracaso-escolar-ganan-peso-en-las-aulas/




Bukaeran, oparitxo bat izan degu: irudiekin jolastearen garrantziari buruzko artikulu baten zatitxo bat. 


Egia esan, klase honen ondoren, taldekook lasaiago eta ziurrago sentitu gara. Alde batetik, gelako orduekin lana gutxigorabehera osatu dugunez, aurkezpenak aste santu ondoren izanda, hau aurreratzeak pisua kendu digulako. Baina batez ere,pixkanaka-pixkanaka, klasez-klase, hasierako abstrakzioa praktikarekin ezagutu, ulertu eta trebatzen joan garelako eta honengatik, hasieran sentitzen genuen galduta egotearen sentsazioa atzean utzi eta konfiantza irabazi dugu, geroz eta erosoago sentituz.




"Ezina ekinez egina"


Asteko hitzak: desadostasuna, konstruktibismoa, autonomia eta kreatibitatea.



A magazine is an Ipad that does not work

Beste bide honetan, urtebeteko ume batek paperezko aldizkari baten aurrean erakusten duen erreakzioa ikus dezakezue. Berarentzat aldizkari hori txarto dabilen aldizkari bat baino ez da.

BABY WORKS iPOD PERFECTLY

Bideo honetan, teknologia berriak izugarri ondo kontrolatzen dituen ume bat ikus dezakezua. 2 urte ditu eta, adin honetako ezaugarriak ezagutzen badituzue ikusiko duzue Ipad-en erabilera ez dela gauza harrigarri bakarra. Arreta jarri, bestela, umearen hizkuntza mialari, bere psikomotrizitate finari...

IKTak

El porque de las TIC en la educacion

IKTen ERAGINA HEZKUNTZAN: Abantailak eta desabantailak

http://www.articuloz.com/universidadesacademias-articulos/impacto-de-las-tic-en-la-educacion-ventajas-y-desventajas-3712994.html

MOTIBAZIOA

Bideo honek ez du espreski Haur Hezkuntzaren inguruan berba egiten baina interesgarria dela deritzogu, motibazioa hezkuntza edozein etapatan ezinbestekoa eta funtsezkoa baita.

Nuevos metodos para motivar a los estudiantes


viernes, 23 de marzo de 2012

PLANIFIKATZEN ETA ANTOLATZEN



“KUXKUZEATUZ” BLOGaren zuzendari eta langile gara aldi berean, blog-aren zuzendaritza taldea eta langile taldea osatzen dugularik.

Zuzendariak garen aldetik, “eskola 2.0” lan hau aurrera eramateko era guztietako instrukzioak eta irizpideak ezarri behar dira. Hau da, lan hau aurrera eramateko zuzendaritza talde garen aldetik, gure eskura ditugun faktore guztiak planifikatu, antolatu, kudeatu eta kontrolatu behar ditugu. Eta hauxe izan da gaurko klasean egin duguna, planifikazioa. Helburu batzuk finkatu ditugu, hauek lortzeko estrategiak markatu, gure lanaren nondik norakoak ezarri eta erabaki irizpideak ezarri.

Edozein planifikazio antolakuntza bat behar du. Gaurko klasean ere, KUXKUZEATUZ Blog-a osatzen duen pertsona bakoitzak “eskola 2.0” lanaren barruan egin behar dituen funtzioak eta hauen erantzunkizuna eta agintea zehaztu ditugu.

Prozesu guzti honen emaitza aurkibide bat izan da:
Gaia: ESKOLA 2.0
      1. Sarrera Teorikoa
      2. Esperientziak Haur Hezkuntzan
      3. Esperientziak beste hezkuntza etapetan eta Haur Hezkuntzara egokitu daitezkeenak.
      4. Elkarrizketa irakasleei eta hemendik ondorioak atera
      5. Proposamenak




Aurkibide honen barruan, blog-a osatzen duen pertsona bakoitzak bere eginkizunak izango ditu. Blog-aren langile ere garen aldetik, eginkizun horiek modu egoki batean bete beharko ditugu.





Orain arte ez dugu jakin beste taldeek landuko zituzten gaiak. Oso interesgarriak iruditu zaizkigu denetarik dagoelako.


HITZAK: bideratu, planifikatu, marrazkia

sábado, 17 de marzo de 2012

ZEIN DA NORABIDEA?

Gaurko eguna bideo bat ikusten hasi dugu, "La bruja averia"-ren "Una maestra tradicional" atala ikusi dugu.



Bideo honetan irakasle eredu bat ikus genezake "autoritarioa" hain zuzen ere. Irakasle eredu hau, urte askotan indarrean egon da eta gure gurasoek bizi izan zuten. Gaur egungo egoera aldiz, aldatu egin da, irakasle eredua "autoritarioa" izan beharrean, "konduktismoan" eta "konstruktibismoan" oinarritutako irakaskuntza bultzatu izan da. Azken urteotan kontruktibismoaren aldeko apostua egin delarik.


Teoria honen arabera, ikaslea bera da bere ikaskuntza-prozesua eraikitzen duena, aurreko jakintza eta trebezietan oinarrituta, elementu berriak eskema orokorragoetan txertatuz. Ikaskuntza prozesu aktibo eta indibidual moduan ere eratzen du, ikaslea baita bere ikaskuntzaren protagonista, ikasgaiak bere bizitza-esperientzarekin lotuz. Alde horretatik, ikastea barne-prozesu bat da, kanpotik baino ikasle bakoitzaren barnetik zuzendu beharrekoa. Horrela, irakaslearen eginkizun nagusia ikaslea bera ezagutzea da, ikasi beharrekoa ahalik eta egokien barnera dezan.




Bideoa ikusi ondoren taldeka jarri eta lan indidualarekin jarraitu dugu. Horretarako taldekide bakoitza ordenagailu batean jarri  eta aurreko egunean aukeratutako gaiaren inguruko informazioa bilatzen hasi gara, "Eskola 2.0"-rekin erlazionatutakoa. Gaiari buruz topatu dugun informazioa ugaria izan da. Hasieratik gure interesa Eskola 2.0 proiektua haur hezkuntzan nola garatzen den ezagutzea izan da. Bilatutako informazio kantitatea handia izan denez, noraezean ibili gara. Zalantzak izan ditugu gaia zein ikuspuntatik lantzearen inguruan, lana aurrera eramateko bide asko baititugu aukeran. Ziur dakigun bakarra, lan teoriko sakona egin beharrean, lan dinamiko bat egin nahi dugula.


Horregaitik, zalantza horien aurrean gure lana bideratzeko helburuaz, irakaslearengana jo dugu. Irakasleari gure ideietako bat zein den komentatu diogu, Eskola 2.0 proiektua errealitateko esperientzietatik abiatuz lantzea. Ideia asko gustatu zaionez eta gu ere konforme gaudenez, lana banatzeari ekin diogu.

Azkenik lanaren norabidea finkatu ahal izan dugu, irakaslearen gomendioz. Beraz, hemendik aurrera gure eginbeharra, norabide horretan pixkanaka-pixkana aurrepausuak ematea izango da.



Horretarako tadekako lanak amaiera ona izan dezan, ezinbestekoa izango da taldekide bakoitzaren funtzioa banatzea, hau da, bakoitzari paper bat egokitutzea. Bakoitzaren zeregina, paper hori bete eta berak egindako lana, besteek egindako lanarekin koordinatzea eta erlazionatzea izango da.

lunes, 12 de marzo de 2012

Monje - ayuda de escritorio



  Aurrerapenak beti eman izan dira. Gainera, hauekin bizitzen eta hauei egokitzen ikasi izan dugu historian zehar. Beraz, zergatik blokeatuko gara gu IKT-ek eragiten dituzten aurrerapenen aurrean?  Hona hemen bideo bat umorez aurrerapen hauei aurre egin eta egokitzeko.

jueves, 8 de marzo de 2012


ABSTRAKZIOTIK, PRAKTIKOTASUNERA


Gaurko egunarekin hasteko, aurreko saioan nagusitu ziren kezkak gogoratu ditugu; zalantzak, beldurra, lanaren noraeza, komunikatzeko zailtasuna, feedback falta... 







Baina azken finean kontratu didaktikoan adostu genuen bezala aurrera egingo pixkanaka pixkanaka, kuriositatea piztuz deskonfiantza eta inpazientzia gaindituz. Izan ere behin eta berriro klasean esan izan dugun bezalaxe, ez dago zalantza bariko ikaskuntzarik. Zalantzak jakinminaren adierazle baitira eta jakinmina gure ikaskuntzaren oinarri.

"Jakinmina da zientzia guztien ama"









Beraz, argi daukagu gure jakinmina, orain arte bezala, piztuta jarraitzen badu, ikasiko dugula, pixkanaka pixkanaka aurrera eginez. Nahiz eta norabidea askotan argi ez eduki helburua beti jakinmin hori asetzea izango da, ikastea alegia. 








Norabide hori zehazteko asmoz, gai zehatz bat jorratzeari ekingo diogu. Zortea eduki dugu gaia guk aukeratu ahal izan baitugu; ESKOLA 2. 0. Beraz, motibazioa jada gure alde daukagu. Orain, aurrera goazen heinean gauza politak eta interesgarriak egitea lortuko dugulakoan gaude. Horrela ere, Haur Hezkuntzara zuzendu dugu begirada, hasierako saioetan hainbeste kezkatu zaigun abstrakzioa gaindituz.



Gainera aipatzekoa proposatutako metodologia hau oso aberasgarria dela. Gai ezberdinak jorratzeko aukera izango dugu, talde txiki bakoitzak talde handira bere aportazioak egingo dizkiolarik. Horretaz gain, metodologia honek bakoitzaren gaitasunak, interes eta beharrak hartzen ditu oinarritzat, lana norberaren errealitatera egokituz. Horrela, hainbeste bider esan eta entzun izan dugun aniztasunari erantzuna ematen zaiolarik. Danok ikaste daukagularik helburu, bakoitzak bere bidea eraikiko du, bide honek guztion jakintzak konpartitzera eramango gaituelarik.



Ildo beretik jarraituz, oso esanguratsua da gaur klasean ikusitako bideoa



"Somos una marea de gente todos diferentes, remando al mismo compas"

Esaldi hau oso esanguratsua irizten zaigu, gure etorkizuneko irakasleon papera betetzeko orduan presente izan beharrekoa. Bai talde lanari baita aniztasunari ere erreferentzia egiten diolako

Baina zer da aniztasuna? 
Hainbat aldagaien (generoa, maila kulturala, gaitasuna, maila soziala....) ondorioz sortzen den balio oso aberasgarria, zabala, hetereogeneoa...Honen ondorioa hezkuntza praktikaren inkuspegitik, etengabeko egokitzapenaren beharra da, hemen malgutasunak ezinbesteko papera jokatzen duelarik Gainera gure jarrera eta honen transmizioa ere oso garrantzitsua da, azken finean abersagarria den balore bezala hartzen badugu, hori da transmititu behar duguna, aniztasunaren balorea hain zuzen ere. Aniztasun honi erantzutea izango da bera gure egin behar nagusienetariko bat.



Bestetik talde lanari ere erreferentzia egin beharko diogu. Irakasleok izango garelakoan hau izango baita gure lan egiteko era, adostasunerako gaitasuna garatu beharko dugularik. Talde lanean aritzeko antolakuntza ezinbestekoa izango zaigu. 




Azkenik aipatu nahi dugu zenbat gustatu zaigun klasean ezagutu dugun tresna berri : Edubloger. Nahi dan beste denbora izan dugu honekin kuxkuzeatzeko. Gainera oso erabigarria ikusten dugu Haur Hezkuntzarako, bai irakasleok baliabide didaktikoak sortzeko (kartelak, ipuinen laminak...) baita ikasleek eurek, irudikapenari askatasuna emanez, eure diseño propioak eraiki ditzaten.

Aste honetako gure sentzazioak : erabilgarritasuna, praktikotasuna, zentratzea.



El cazo de lorenzo




Por cuatro esquinitas de nada


Por cuatro esquinitas de nada


lunes, 5 de marzo de 2012

EDUGLOSTER

Bost urteko ikasleak gara, irakurtzea asko gustatzen zaigu baina klaseko liburutegi txokoan ez daukagu liburu nahiko. Gainera ditugunak betiko ipuinak dira. Horregatik antzerki bat egin dugu, betiko liburuak irakurtzeaz nekatuta gaudela esateko. Antzerkira gonbidatuta zaudete! Nahi baduzue zuen etxeko ipuinak ere ekarri ahal dituzue gure liburutegi txokoa handiagoa egiteko, asko eskertuko genuke! 5 B Gelakoak

“INTRODUCCION A LA TECNOLOGIA EDUCATIVA”

“INTRODUCCION A LA TECNOLOGIA EDUCATIVA” 

Manuel Area Moreira

1. KAPITULUA: LA SOCIEDAD DE LA INFORMACION, LAS TECNOLOGIAS Y LA EDUCACIÓN.


Laburpena: Munduak globalizazio bat jasan du eta honen motore bultzatzaile nagusi bat teknologia berriak izan dira, ondorioz, gizarteko esparru guztietara zabaldu dira . Honek izugarrizko aldaketa eragin du eta bere abantaila eta desabantailak ditu, modu desberdinean baino guztioi eragiten digutenak. IKT hauen eraginak hezkuntzan hainbat arazo sortu dute gizarte berri honi egokitzeko erronka sortuz. 


Galderak:
1) Gure esperientzian oinarrituta, gaur egungo eskolak IKTen hedapenak eskatzen duen egokitze prozesuan murgilduta daudela iruditzen zaigu?
2) Irakasle gisa, zer iruditzen zaigu IKT hauen integrazioa eskoletan? Baliabide lagungarria edo gura lana oztopatu dezakeen aldaketa?


Hitz gakoak: Globalizazioa, hedapena, egokitzapena, prozesua,erronka.


2.KAPITULUA: LA TECNOLOGIA EDUCATIVA COMO DISCIPLINA PEDAGOGICA


Laburpena: Hezkuntza teknologikoa disziplina pedagogiko gisa 50 hamarkadan sortu eta gaur egun arte garatuz joan da. Garapen honen ondorioz, gizarte zietzien kritikak disziplinartekotasunaren ikuspegitik H.T.ren berkontzeptualizazioa  eragin du. Hezkuntza teknologikoa informazio-komunikazio eta hezkuntzaren arteko erlazio eta elkarrekintza gisa definitzen da. 


Galderak:
1). Zer iritzi dugu aipatzen diren kritika topikoez? 
2)  Artikulua irakurrita, irakasle ikuspuntutik nola ikusten dugu hezkuntza teknologikoa?


Hitz gakoak: Hezkuntza teknologikoa, garapena, disziplina, pedagogia, kritika.


GURE BEHARREN ZERRENDA:


1)  Informazio eta formakuntza beharra.
2)  Iritzi,kritika, esperientzia… desberdinak entzun eta hausnarketa eginez ondorio propioak                             ateratzeko beharra.
3)  Etengabe eguneratzeko beharra.
4)  Zeintzuk dira irakaslegi gisa garatu behar ditugun konpetentziak?
5)  Haurren beharrak ezagutu eta asetzeko modu desberdinak ezagutzea (materiala, baliabideak…)

IRAKASLEON KONPETENTZIAK


Aurreko egunean klasean, Manuel Arearen liburuaren kapituluak irakurtzean, irakasleok garatu beharreko KONPETENTZIAK zeintzuk diren jakiteko premia sortu zitzaigun. Nahiz eta ikasgaiarekin aurrera joan ahal badakigun gai honen inguruan gehiago sakontzeko aukera izango dugun. Hona hemen bideo bat, konpetentzia kontzeptuarekin familiarizatzen joateko.



http://haurhezkuntza.wordpress.com/

Web orrialde honek Haur Hezkuntza eta honen praktikan orokorrean ematen diren aurrerapenak eta proiektu ezberdinen berri ematen digu.

http://haurhezkuntza.wordpress.com/category/iktak-haur-hezkuntzan-tic-en-educacion-infantil/page/2/

Baina link honetan sakatuz gero Haur Hezkuntzan, teknologia berriak baliabide gisa hartuta, ematen diren proiektu ezberdinak ezagutu ahal ditugu. Pixkat kuxkuxeatzen aritu gara eta batez ere ondorengo proiektu hau oso interesgarria iruditu zaigu : 

Eskola 2.0 San Ignacio eskolan: Ipuinak bideoan. 

Eskola 2.0 jaio berria dugu gure artean eta jadanik emaitza interesgarriak ikusten ditugu. Getxoko San Ignacio eskolako IKT eredu proiektuaren arduradunak, Patxi Bustinzak, blog bat sortu du ikastetxeko irakasleei baliabideak eta tutorialakeskuratzeko asmoz. Bertan, besteak beste, oso baliabide interesgarri eta haur hezkuntzako geletan aprobetxagarri bat eskaintzen digu: Ipuinak bideoan.

http://vimeo.com/album/195440



Link honetan zuzenean sakatuz gero, haurrekin landu ditzazkeegun hainbat ipuin interesgarri agertzen zaizkigu, bideo formatoan musikak lagunduta.






5 URTEKO HAURRAK MEZU ELEKTRONIKOAK IDAZTEN!


http://www.hikhasi.com/artikulua/943

HEZKUNTZA TEKNOLOGIA DIAPORAMA







Manuel Arearen liburan azaltzen den bezalaxe, IKT-en garapenarekin bat hezkuntzan ere garapen bat eman da, gizarte moderno honetara egokitu nahian. 


Aldaketa hauek bere alde bai positiboak baita negatiboak ere dituelarik. Baina ez gara zertan horretara mugatu. Horixe da hain zuzen ere bideo honen bidez hausnartu nahi duguna. Baliabideak gizarteak jartzen ditu baina gu gara baliabide hauek zelan uztartu, zelan erabili, zertarako.... erabakitzen dugunok. Hezkuntza eskaintza ahalik eta zabalena baita aberasgarriena ere izan dadin. Hala ere, ezin dugu ahaztu pertonak hezten gaudela, eta hauen garapena, arlo guztietan, izan behar dela helburu nagusi. Garapen perstonala gailenduz. Ala hauxe da lortu nahi duguna? 



Noski, gaur egungo gizarte modernora eta honen aurrerapeneetara egokitu behar garela. Baina bidetik ezin ditugu esperitu kritikoa eta autonomia laga!! 


Azken finean , tradizionala ahaztu gabe modernitatera egokitzeko prozesuan murgilduta gaude....

IKT ARTIKULUA!



 

"IKTak aldarrikatzen ditugu baina ez helburu bezala, baizik eta tresnatzat sakontzeko ikasleen aktibotasunean, talde lanean, gelen arteko eta errealitatearekiko loturetan eta motibazioan."



"Teknologiak ez du per se balio erantsirik. Balio erantsia dauka ikaste esanguratsua lortzeko bidean laguntzen baldin badigu soilik. Horregatik, irakasleok jarrera arduratsua izan behar dugu, ondo aztertuz proposamen teknologiko bakoitzaren atzean hezkuntzaren zein ikuspegi dagoen."


IKTak ESKOLETAN: IKASYS PROIEKTUA





domingo, 4 de marzo de 2012

ORAIN ARTE EGINDAKOAZ HAUSNARTZEN...



Klase hau arte, bloga eraikitzen joan gara ahalik eta ondoen egiten saiatuz, sarrerak egin, informazio osagarria bilatu, orrialdea antolatu, gadget.ak jarri…
Lan hau guretzat berria zenez, galduta sentitu ginen hasieran, noraezean. Pixkanaka blogaren aukerak ezagutu eta funtzionamenduan aurrerapenak egiten joan gara, baina hala ere, ziurtasun falta eta zalantza ugari genituen. Ulertzen genuen blogen erabilgarritasuna (informatzekoa, partekatzekoa,…) eskola komunitatean gurasoekin, beste irakasleekin… kontaktua izan eta esperientziak, jarduerak, egunean egindakoa etab. partekatzeko baliabide gisa.

Baina, guk blog hau burutzean, sarrerak nahikoa onak ziren edota bertan jarritako informazioa zenbaiteraino zen interesgarria edo ez jakitea zaila zen. Zer espero zen gure blogarengandik eta batez ere, gugandik?



Aste honetako saioan, ordenagailua albo batera utzi eta guztiok orain arte egindakoaz hausnartzen ibili ginen: zalantzak, beharrak, interesak…Lehenengo talde txikitan eta ondoren, guztion artean partekatu genituen eta benetan, klase hau guztioi primeran etorri zitzaigun galdera asko argitzeko eta ulertzeko balio izan baitzuen: bloga eta portafolioaren funtzioa, ikasgaiaren helburua garbiago ikusi genuen, blogaren eraikitzean ikasi dugunaz eta egin dugun eboluzioaz ohartu ginen…

Aurreko saioetan eta blogaren eraikuntzan izandako sentsazioez hitz egitean, beldurra, inseguridadea edota guk goian aipatu ditugun sentimenduak orokorrak ziren, guztiok genituenak. Eraikitze honetan, porrot egiteko beldurra da zalantza, ziurtasun falta eta kezka hauek sortzen dizkiguna eta ez genioke porrotari beldurrik izan behar, huts egiteak denok egiten baititugu. Eta etengabe! Mila akats egin ditugu bizitzan eta beste hainbeste egingo ditugu. 
"Errare humanum est" 


Beraz, soilik hutsegitea ulertu eta hauetatik ikasten jakin behar dugu. 



Hausnarketa honen bidez, zalantzak izatea funtsezkoa dela ikasi dugu; zalantza hauek ikasketa prozesuaren parte direla eta ikaskuntzan emozio hauek txoko bat behar dutela, beti ez baitzaigu erantzun bat emango, batzuetan guk bilatu beharko dugu.  Beldur eta kezkei aurre eginez egiten da aurrera, beraz, berria izan arren ez dugu beldurrik izan behar, eginez ikasten baita.



"Al estudiante que nunca se le pide que haga lo que no puede, nunca hace lo que puede."
John Stuart Mill.


Asteko hitzak: noraeza, zalantza, eraikitzea, ikaskuntza