Páginas

viernes, 23 de marzo de 2012

PLANIFIKATZEN ETA ANTOLATZEN



“KUXKUZEATUZ” BLOGaren zuzendari eta langile gara aldi berean, blog-aren zuzendaritza taldea eta langile taldea osatzen dugularik.

Zuzendariak garen aldetik, “eskola 2.0” lan hau aurrera eramateko era guztietako instrukzioak eta irizpideak ezarri behar dira. Hau da, lan hau aurrera eramateko zuzendaritza talde garen aldetik, gure eskura ditugun faktore guztiak planifikatu, antolatu, kudeatu eta kontrolatu behar ditugu. Eta hauxe izan da gaurko klasean egin duguna, planifikazioa. Helburu batzuk finkatu ditugu, hauek lortzeko estrategiak markatu, gure lanaren nondik norakoak ezarri eta erabaki irizpideak ezarri.

Edozein planifikazio antolakuntza bat behar du. Gaurko klasean ere, KUXKUZEATUZ Blog-a osatzen duen pertsona bakoitzak “eskola 2.0” lanaren barruan egin behar dituen funtzioak eta hauen erantzunkizuna eta agintea zehaztu ditugu.

Prozesu guzti honen emaitza aurkibide bat izan da:
Gaia: ESKOLA 2.0
      1. Sarrera Teorikoa
      2. Esperientziak Haur Hezkuntzan
      3. Esperientziak beste hezkuntza etapetan eta Haur Hezkuntzara egokitu daitezkeenak.
      4. Elkarrizketa irakasleei eta hemendik ondorioak atera
      5. Proposamenak




Aurkibide honen barruan, blog-a osatzen duen pertsona bakoitzak bere eginkizunak izango ditu. Blog-aren langile ere garen aldetik, eginkizun horiek modu egoki batean bete beharko ditugu.





Orain arte ez dugu jakin beste taldeek landuko zituzten gaiak. Oso interesgarriak iruditu zaizkigu denetarik dagoelako.


HITZAK: bideratu, planifikatu, marrazkia

sábado, 17 de marzo de 2012

ZEIN DA NORABIDEA?

Gaurko eguna bideo bat ikusten hasi dugu, "La bruja averia"-ren "Una maestra tradicional" atala ikusi dugu.



Bideo honetan irakasle eredu bat ikus genezake "autoritarioa" hain zuzen ere. Irakasle eredu hau, urte askotan indarrean egon da eta gure gurasoek bizi izan zuten. Gaur egungo egoera aldiz, aldatu egin da, irakasle eredua "autoritarioa" izan beharrean, "konduktismoan" eta "konstruktibismoan" oinarritutako irakaskuntza bultzatu izan da. Azken urteotan kontruktibismoaren aldeko apostua egin delarik.


Teoria honen arabera, ikaslea bera da bere ikaskuntza-prozesua eraikitzen duena, aurreko jakintza eta trebezietan oinarrituta, elementu berriak eskema orokorragoetan txertatuz. Ikaskuntza prozesu aktibo eta indibidual moduan ere eratzen du, ikaslea baita bere ikaskuntzaren protagonista, ikasgaiak bere bizitza-esperientzarekin lotuz. Alde horretatik, ikastea barne-prozesu bat da, kanpotik baino ikasle bakoitzaren barnetik zuzendu beharrekoa. Horrela, irakaslearen eginkizun nagusia ikaslea bera ezagutzea da, ikasi beharrekoa ahalik eta egokien barnera dezan.




Bideoa ikusi ondoren taldeka jarri eta lan indidualarekin jarraitu dugu. Horretarako taldekide bakoitza ordenagailu batean jarri  eta aurreko egunean aukeratutako gaiaren inguruko informazioa bilatzen hasi gara, "Eskola 2.0"-rekin erlazionatutakoa. Gaiari buruz topatu dugun informazioa ugaria izan da. Hasieratik gure interesa Eskola 2.0 proiektua haur hezkuntzan nola garatzen den ezagutzea izan da. Bilatutako informazio kantitatea handia izan denez, noraezean ibili gara. Zalantzak izan ditugu gaia zein ikuspuntatik lantzearen inguruan, lana aurrera eramateko bide asko baititugu aukeran. Ziur dakigun bakarra, lan teoriko sakona egin beharrean, lan dinamiko bat egin nahi dugula.


Horregaitik, zalantza horien aurrean gure lana bideratzeko helburuaz, irakaslearengana jo dugu. Irakasleari gure ideietako bat zein den komentatu diogu, Eskola 2.0 proiektua errealitateko esperientzietatik abiatuz lantzea. Ideia asko gustatu zaionez eta gu ere konforme gaudenez, lana banatzeari ekin diogu.

Azkenik lanaren norabidea finkatu ahal izan dugu, irakaslearen gomendioz. Beraz, hemendik aurrera gure eginbeharra, norabide horretan pixkanaka-pixkana aurrepausuak ematea izango da.



Horretarako tadekako lanak amaiera ona izan dezan, ezinbestekoa izango da taldekide bakoitzaren funtzioa banatzea, hau da, bakoitzari paper bat egokitutzea. Bakoitzaren zeregina, paper hori bete eta berak egindako lana, besteek egindako lanarekin koordinatzea eta erlazionatzea izango da.

lunes, 12 de marzo de 2012

Monje - ayuda de escritorio



  Aurrerapenak beti eman izan dira. Gainera, hauekin bizitzen eta hauei egokitzen ikasi izan dugu historian zehar. Beraz, zergatik blokeatuko gara gu IKT-ek eragiten dituzten aurrerapenen aurrean?  Hona hemen bideo bat umorez aurrerapen hauei aurre egin eta egokitzeko.

jueves, 8 de marzo de 2012


ABSTRAKZIOTIK, PRAKTIKOTASUNERA


Gaurko egunarekin hasteko, aurreko saioan nagusitu ziren kezkak gogoratu ditugu; zalantzak, beldurra, lanaren noraeza, komunikatzeko zailtasuna, feedback falta... 







Baina azken finean kontratu didaktikoan adostu genuen bezala aurrera egingo pixkanaka pixkanaka, kuriositatea piztuz deskonfiantza eta inpazientzia gaindituz. Izan ere behin eta berriro klasean esan izan dugun bezalaxe, ez dago zalantza bariko ikaskuntzarik. Zalantzak jakinminaren adierazle baitira eta jakinmina gure ikaskuntzaren oinarri.

"Jakinmina da zientzia guztien ama"









Beraz, argi daukagu gure jakinmina, orain arte bezala, piztuta jarraitzen badu, ikasiko dugula, pixkanaka pixkanaka aurrera eginez. Nahiz eta norabidea askotan argi ez eduki helburua beti jakinmin hori asetzea izango da, ikastea alegia. 








Norabide hori zehazteko asmoz, gai zehatz bat jorratzeari ekingo diogu. Zortea eduki dugu gaia guk aukeratu ahal izan baitugu; ESKOLA 2. 0. Beraz, motibazioa jada gure alde daukagu. Orain, aurrera goazen heinean gauza politak eta interesgarriak egitea lortuko dugulakoan gaude. Horrela ere, Haur Hezkuntzara zuzendu dugu begirada, hasierako saioetan hainbeste kezkatu zaigun abstrakzioa gaindituz.



Gainera aipatzekoa proposatutako metodologia hau oso aberasgarria dela. Gai ezberdinak jorratzeko aukera izango dugu, talde txiki bakoitzak talde handira bere aportazioak egingo dizkiolarik. Horretaz gain, metodologia honek bakoitzaren gaitasunak, interes eta beharrak hartzen ditu oinarritzat, lana norberaren errealitatera egokituz. Horrela, hainbeste bider esan eta entzun izan dugun aniztasunari erantzuna ematen zaiolarik. Danok ikaste daukagularik helburu, bakoitzak bere bidea eraikiko du, bide honek guztion jakintzak konpartitzera eramango gaituelarik.



Ildo beretik jarraituz, oso esanguratsua da gaur klasean ikusitako bideoa



"Somos una marea de gente todos diferentes, remando al mismo compas"

Esaldi hau oso esanguratsua irizten zaigu, gure etorkizuneko irakasleon papera betetzeko orduan presente izan beharrekoa. Bai talde lanari baita aniztasunari ere erreferentzia egiten diolako

Baina zer da aniztasuna? 
Hainbat aldagaien (generoa, maila kulturala, gaitasuna, maila soziala....) ondorioz sortzen den balio oso aberasgarria, zabala, hetereogeneoa...Honen ondorioa hezkuntza praktikaren inkuspegitik, etengabeko egokitzapenaren beharra da, hemen malgutasunak ezinbesteko papera jokatzen duelarik Gainera gure jarrera eta honen transmizioa ere oso garrantzitsua da, azken finean abersagarria den balore bezala hartzen badugu, hori da transmititu behar duguna, aniztasunaren balorea hain zuzen ere. Aniztasun honi erantzutea izango da bera gure egin behar nagusienetariko bat.



Bestetik talde lanari ere erreferentzia egin beharko diogu. Irakasleok izango garelakoan hau izango baita gure lan egiteko era, adostasunerako gaitasuna garatu beharko dugularik. Talde lanean aritzeko antolakuntza ezinbestekoa izango zaigu. 




Azkenik aipatu nahi dugu zenbat gustatu zaigun klasean ezagutu dugun tresna berri : Edubloger. Nahi dan beste denbora izan dugu honekin kuxkuzeatzeko. Gainera oso erabigarria ikusten dugu Haur Hezkuntzarako, bai irakasleok baliabide didaktikoak sortzeko (kartelak, ipuinen laminak...) baita ikasleek eurek, irudikapenari askatasuna emanez, eure diseño propioak eraiki ditzaten.

Aste honetako gure sentzazioak : erabilgarritasuna, praktikotasuna, zentratzea.



El cazo de lorenzo




Por cuatro esquinitas de nada


Por cuatro esquinitas de nada


lunes, 5 de marzo de 2012

EDUGLOSTER

Bost urteko ikasleak gara, irakurtzea asko gustatzen zaigu baina klaseko liburutegi txokoan ez daukagu liburu nahiko. Gainera ditugunak betiko ipuinak dira. Horregatik antzerki bat egin dugu, betiko liburuak irakurtzeaz nekatuta gaudela esateko. Antzerkira gonbidatuta zaudete! Nahi baduzue zuen etxeko ipuinak ere ekarri ahal dituzue gure liburutegi txokoa handiagoa egiteko, asko eskertuko genuke! 5 B Gelakoak

“INTRODUCCION A LA TECNOLOGIA EDUCATIVA”

“INTRODUCCION A LA TECNOLOGIA EDUCATIVA” 

Manuel Area Moreira

1. KAPITULUA: LA SOCIEDAD DE LA INFORMACION, LAS TECNOLOGIAS Y LA EDUCACIÓN.


Laburpena: Munduak globalizazio bat jasan du eta honen motore bultzatzaile nagusi bat teknologia berriak izan dira, ondorioz, gizarteko esparru guztietara zabaldu dira . Honek izugarrizko aldaketa eragin du eta bere abantaila eta desabantailak ditu, modu desberdinean baino guztioi eragiten digutenak. IKT hauen eraginak hezkuntzan hainbat arazo sortu dute gizarte berri honi egokitzeko erronka sortuz. 


Galderak:
1) Gure esperientzian oinarrituta, gaur egungo eskolak IKTen hedapenak eskatzen duen egokitze prozesuan murgilduta daudela iruditzen zaigu?
2) Irakasle gisa, zer iruditzen zaigu IKT hauen integrazioa eskoletan? Baliabide lagungarria edo gura lana oztopatu dezakeen aldaketa?


Hitz gakoak: Globalizazioa, hedapena, egokitzapena, prozesua,erronka.


2.KAPITULUA: LA TECNOLOGIA EDUCATIVA COMO DISCIPLINA PEDAGOGICA


Laburpena: Hezkuntza teknologikoa disziplina pedagogiko gisa 50 hamarkadan sortu eta gaur egun arte garatuz joan da. Garapen honen ondorioz, gizarte zietzien kritikak disziplinartekotasunaren ikuspegitik H.T.ren berkontzeptualizazioa  eragin du. Hezkuntza teknologikoa informazio-komunikazio eta hezkuntzaren arteko erlazio eta elkarrekintza gisa definitzen da. 


Galderak:
1). Zer iritzi dugu aipatzen diren kritika topikoez? 
2)  Artikulua irakurrita, irakasle ikuspuntutik nola ikusten dugu hezkuntza teknologikoa?


Hitz gakoak: Hezkuntza teknologikoa, garapena, disziplina, pedagogia, kritika.


GURE BEHARREN ZERRENDA:


1)  Informazio eta formakuntza beharra.
2)  Iritzi,kritika, esperientzia… desberdinak entzun eta hausnarketa eginez ondorio propioak                             ateratzeko beharra.
3)  Etengabe eguneratzeko beharra.
4)  Zeintzuk dira irakaslegi gisa garatu behar ditugun konpetentziak?
5)  Haurren beharrak ezagutu eta asetzeko modu desberdinak ezagutzea (materiala, baliabideak…)

IRAKASLEON KONPETENTZIAK


Aurreko egunean klasean, Manuel Arearen liburuaren kapituluak irakurtzean, irakasleok garatu beharreko KONPETENTZIAK zeintzuk diren jakiteko premia sortu zitzaigun. Nahiz eta ikasgaiarekin aurrera joan ahal badakigun gai honen inguruan gehiago sakontzeko aukera izango dugun. Hona hemen bideo bat, konpetentzia kontzeptuarekin familiarizatzen joateko.



http://haurhezkuntza.wordpress.com/

Web orrialde honek Haur Hezkuntza eta honen praktikan orokorrean ematen diren aurrerapenak eta proiektu ezberdinen berri ematen digu.

http://haurhezkuntza.wordpress.com/category/iktak-haur-hezkuntzan-tic-en-educacion-infantil/page/2/

Baina link honetan sakatuz gero Haur Hezkuntzan, teknologia berriak baliabide gisa hartuta, ematen diren proiektu ezberdinak ezagutu ahal ditugu. Pixkat kuxkuxeatzen aritu gara eta batez ere ondorengo proiektu hau oso interesgarria iruditu zaigu : 

Eskola 2.0 San Ignacio eskolan: Ipuinak bideoan. 

Eskola 2.0 jaio berria dugu gure artean eta jadanik emaitza interesgarriak ikusten ditugu. Getxoko San Ignacio eskolako IKT eredu proiektuaren arduradunak, Patxi Bustinzak, blog bat sortu du ikastetxeko irakasleei baliabideak eta tutorialakeskuratzeko asmoz. Bertan, besteak beste, oso baliabide interesgarri eta haur hezkuntzako geletan aprobetxagarri bat eskaintzen digu: Ipuinak bideoan.

http://vimeo.com/album/195440



Link honetan zuzenean sakatuz gero, haurrekin landu ditzazkeegun hainbat ipuin interesgarri agertzen zaizkigu, bideo formatoan musikak lagunduta.






5 URTEKO HAURRAK MEZU ELEKTRONIKOAK IDAZTEN!


http://www.hikhasi.com/artikulua/943

HEZKUNTZA TEKNOLOGIA DIAPORAMA







Manuel Arearen liburan azaltzen den bezalaxe, IKT-en garapenarekin bat hezkuntzan ere garapen bat eman da, gizarte moderno honetara egokitu nahian. 


Aldaketa hauek bere alde bai positiboak baita negatiboak ere dituelarik. Baina ez gara zertan horretara mugatu. Horixe da hain zuzen ere bideo honen bidez hausnartu nahi duguna. Baliabideak gizarteak jartzen ditu baina gu gara baliabide hauek zelan uztartu, zelan erabili, zertarako.... erabakitzen dugunok. Hezkuntza eskaintza ahalik eta zabalena baita aberasgarriena ere izan dadin. Hala ere, ezin dugu ahaztu pertonak hezten gaudela, eta hauen garapena, arlo guztietan, izan behar dela helburu nagusi. Garapen perstonala gailenduz. Ala hauxe da lortu nahi duguna? 



Noski, gaur egungo gizarte modernora eta honen aurrerapeneetara egokitu behar garela. Baina bidetik ezin ditugu esperitu kritikoa eta autonomia laga!! 


Azken finean , tradizionala ahaztu gabe modernitatera egokitzeko prozesuan murgilduta gaude....

IKT ARTIKULUA!



 

"IKTak aldarrikatzen ditugu baina ez helburu bezala, baizik eta tresnatzat sakontzeko ikasleen aktibotasunean, talde lanean, gelen arteko eta errealitatearekiko loturetan eta motibazioan."



"Teknologiak ez du per se balio erantsirik. Balio erantsia dauka ikaste esanguratsua lortzeko bidean laguntzen baldin badigu soilik. Horregatik, irakasleok jarrera arduratsua izan behar dugu, ondo aztertuz proposamen teknologiko bakoitzaren atzean hezkuntzaren zein ikuspegi dagoen."


IKTak ESKOLETAN: IKASYS PROIEKTUA





domingo, 4 de marzo de 2012

ORAIN ARTE EGINDAKOAZ HAUSNARTZEN...



Klase hau arte, bloga eraikitzen joan gara ahalik eta ondoen egiten saiatuz, sarrerak egin, informazio osagarria bilatu, orrialdea antolatu, gadget.ak jarri…
Lan hau guretzat berria zenez, galduta sentitu ginen hasieran, noraezean. Pixkanaka blogaren aukerak ezagutu eta funtzionamenduan aurrerapenak egiten joan gara, baina hala ere, ziurtasun falta eta zalantza ugari genituen. Ulertzen genuen blogen erabilgarritasuna (informatzekoa, partekatzekoa,…) eskola komunitatean gurasoekin, beste irakasleekin… kontaktua izan eta esperientziak, jarduerak, egunean egindakoa etab. partekatzeko baliabide gisa.

Baina, guk blog hau burutzean, sarrerak nahikoa onak ziren edota bertan jarritako informazioa zenbaiteraino zen interesgarria edo ez jakitea zaila zen. Zer espero zen gure blogarengandik eta batez ere, gugandik?



Aste honetako saioan, ordenagailua albo batera utzi eta guztiok orain arte egindakoaz hausnartzen ibili ginen: zalantzak, beharrak, interesak…Lehenengo talde txikitan eta ondoren, guztion artean partekatu genituen eta benetan, klase hau guztioi primeran etorri zitzaigun galdera asko argitzeko eta ulertzeko balio izan baitzuen: bloga eta portafolioaren funtzioa, ikasgaiaren helburua garbiago ikusi genuen, blogaren eraikitzean ikasi dugunaz eta egin dugun eboluzioaz ohartu ginen…

Aurreko saioetan eta blogaren eraikuntzan izandako sentsazioez hitz egitean, beldurra, inseguridadea edota guk goian aipatu ditugun sentimenduak orokorrak ziren, guztiok genituenak. Eraikitze honetan, porrot egiteko beldurra da zalantza, ziurtasun falta eta kezka hauek sortzen dizkiguna eta ez genioke porrotari beldurrik izan behar, huts egiteak denok egiten baititugu. Eta etengabe! Mila akats egin ditugu bizitzan eta beste hainbeste egingo ditugu. 
"Errare humanum est" 


Beraz, soilik hutsegitea ulertu eta hauetatik ikasten jakin behar dugu. 



Hausnarketa honen bidez, zalantzak izatea funtsezkoa dela ikasi dugu; zalantza hauek ikasketa prozesuaren parte direla eta ikaskuntzan emozio hauek txoko bat behar dutela, beti ez baitzaigu erantzun bat emango, batzuetan guk bilatu beharko dugu.  Beldur eta kezkei aurre eginez egiten da aurrera, beraz, berria izan arren ez dugu beldurrik izan behar, eginez ikasten baita.



"Al estudiante que nunca se le pide que haga lo que no puede, nunca hace lo que puede."
John Stuart Mill.


Asteko hitzak: noraeza, zalantza, eraikitzea, ikaskuntza