Gaurko egunean
aurkezpenen amaiera heldu gara, azken bi esperientziak bizi ditugu
Erretakopizza eta Aostera taldeen eskutik.
Lehenengo taldeak, Erretakopiza, komikien irudimenez betetako mundua
ekarri digute ikasgelara. Hasiera emeteko interpretazio txiki bat eskaini
digute, oso dibertigarria eta adierazgarria izan dena. Honek balio izan du
behintzat hain gogorrak egiten zaizkigun astelehen goiza poztu eta barreak
ateratzeko. “Puestan en escena” erakargarri honek gainontzeko aurkezpenari
ireki dizkio ateak. Horrela ba, komikien errealitatearen inguruko iritzi
ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu.
Ez bakarrik adituena, baizik eta ere
gure etorkizuna izango diren haurrenak ere. Hauek aurkezteko bideo bat erabili
dut, musikarekin uztartu eta aurkezpenen erakargarritasuna areagotuz. Azkenik,
nola ez, hain garrantzitsua eta transzendentea den hausnarketarako tokia ez da
falta. Honetan komikien bidez begi bistakoa den irudimen eta hizkuntza
idatziaren garapena aipatzeaz gain, askotan alde batera geratzen den hezkuntza
emozionala ere azpimarratu dute, honen garapenerako komikiak tresna aparta
izanik. Aurkezpena borobiltzeko gure etorkizun hurbilerako erabilgarria izango
zaigun baliabide bat konpartitu nahi izan dute, bide bate komikiak IKTen mundu
zabalarekin lotuz; pixton programa hain zuzen ere.
Azken aurkezpena Eskola 2.0 ingurukoa, Aostera taldeak eskaini digu, minutu
batetik bestera gaiez zeharo aldatu dugularik baita esperientziak bizitzeko
moduaz ere. Izan ere, azken hau teorikoagoa izan da . Hala ere, eskertzeko da
egin duten esfortzua gai hain teorikoa modu erakargarri batean hurbildu digutelako.
Gainera begi bistakoa da egi
duten esfortzua Eskola 2.0 gaiak suposatzen duten ezagutza abstraktu eta
anitzak Prezi programaren bidez modu originalago batean aurkeztuz. Gainera kasu
honetan adierazi nahi dugu talde honen egoera oso ondo ulertu eta honekin asko
identifikatzen garela. Izan ere, guk gai berdina jorratu dugu eta hau
ikusgarria egiteko zailtasunak ere bizi ditugu.
Arestian esan bezala
gaurko saioarekin agur esan diogu esperientzien bizipenari. Agur bai, baino
ahaztu barik esperientzia guzti hauek utzi dizkiguten altxorrak, hauek gure
ezagutza aberastuko duen altxor kutxaren parte izan daitezen.