Ostegunean bi taldek egin zuten aurkezpena, Klikatik eta Makamutxuk eta primeran egin zenutela kontatu digute!
Lehenengo aurkezpena Klikatik taldeak egin du:


Ondoren Juana Sanchoren artikuluko ideia garrantzitsuenak azaldu dituzte eta honetarako, Prezi programa erabili dute baliabidetzat.
Eta bigarrena, Makamutxu taldeak:

Inzientsoa eta guzti jarri omen dute girotzeko!
Aurkezpen hauek, beste taldeenak bezala, baliabide berriak ezagutzeko, erabiltzeko bideak ikusteko eta orokorrean ikasteko aukera ematen digute. Gainera, nahiz eta dexente ikasi eta aurrerapausu handiak egin ditugun, kuxkuzeatuz taldean ez gara teknologiekin bereziki trebeak eta oraindik, mundu hau guretzako misterio bat izaten darrai.
Prezi programa aurten ikasgelan entzun dugu lehenengo aldiz. Orain badakigu zer den baina aurkezpen honekin, nola eta zertarako erabili, nola gelditzen diren Prezirekin egindako lanak,... ikusteko gogoarekin gelditu gara. Teknografia ere, beste bi taldek landu duten arren, lan honekin ere bazegoen zer ikusi eta ikasi. Aurreko biek bi ikuspuntu desberdinetatik heldu zuten gaia eta ziur hirugarren hau ikustea oso aberasgarria izan dela.
Azkenik, pena bat da hauek galdu izana. Alde batetik bi talde hauek gogor saiatu direlako eta ordu asko sartu dituztelako lan hauek egiten. Eta bestetik,aurkezpena modu argi eta erakargarrian egiten ahalegindu eta lortu dutelako. Eta azken arrazoi hauekin bakarrik, ikusteak merezi du.
Argi dago talde biek lan asko egin dutela bai lan osoa egiten baita aurkezpenak prestatzen ere,beraz, egindakoagatik:
Bejondeizuela bi taldeei!
"Con mis maestros he aprendido mucho;
con mis colegas, más;
con mis alumnos todavía más."
con mis colegas, más;
con mis alumnos todavía más."
(Proverbio hindua)
Hitz magikoak: teknografia, lana, ahalegina, ezezaguna, ikasi
No hay comentarios:
Publicar un comentario