Páginas

miércoles, 25 de abril de 2012

KUXKUZEATUZ, AURKEZPEN EGUNA HELDU DA!

KUXKUZEATUZ, AURKEZPEN EGUNA HELDU DA!

Gaurko klasean ere taldeko lanak aurkezteari ekin diogu. Hiru taldek aurkeztu dugu gaur gure proiektua. Aurkezpenen gaiak oso desberdinak izan dira; TEKNOGRAFIA, IRAKASLE KONPETENTZIAK eta gurea ESKOLA 2.0. Gaien aniztasuna kontuan izanda oso diferenteak izan dira ere aurkezpenerako erabilitako baliabideak eta aurkezpenean jarraitutako gidoia (batzuk praktikoagoa eta beste batzuk teorikoagoa).


 TEKNOGRAFIA.  
NORBERE NORTASUNAREN ERAIKUNTZA. Jaiotzan dago bizitzan jarraituko dugun ibilbidearen abiapuntua. Jaiotzen garenetik hil egiten garen arte bizi izandako esperientzia pertsonalek norberaren izaera eta mundua ulertzeko era baldintzatuko dute. Bizitzaren ibilbide pertsonal horretan bakoitzak bere nortasuna eraikitzen joango da. Irakasleon nortasuna eta identitatea garrantzi handia izango du haurren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Kuxuzeatuz taldean uste dugu irakasle batek hurrengo nortasun ezaugarriak izan behar dituela: afektibotasuna eta hurbiltasuna erakutzi, behatzaile roll-an egoteko erraztasuna eta gelaren errealitatera egokitzeko gaitasuna, besteak beste.
 Aurkezpenari dagokionez, oso aproposa iruditu zaigu mobymaker erabiltzeko eman dizkiguten aholkuak.





IRAKASLE KONPETENTZIAK.  
EGUNERATZEKO BEHARRA. Zeintzuk dira irakasle batek izan behar dituen gaitasunak bere ikasleak hezteko? Konpetentziak bizitza osoan zehar eskuratzen eta lantzen dira, irakasle batek beti eguneratu behar baititu bere ezagutzak, metodologia, etab. eta denbora pasa ahala, konpetentzia berriak sortzen dira. Gizartea aldatzen den heinean irakasleek bereganatu behar dituzten konpetentzia berriak sortuko dira. Gizarte moderno eta teknologiko honetan gero eta garrantzi handiagoa daukate IKTak eta ildo horretatik, ezinbestekoa da irakasleok IKT konpetentziak eskuratzea.
Oso interesgarria iruditu zaigu talde honek blog bat eraiki duela gelakideen artean gauzak konpartitu eta zalantzak argitzeko.


ESKOLA 2.0  
ERREALITATEA AZTERTUZ


Eskola 2.0 gaia nahiko gai teorikoa da. Hala ere gure helburua ez da izan teorikoki lantzea baizik eta ikastetxeetan dagoen errealitatea erakustea. Horregatik batez ere eskola 2.0ren barruan aurkitzen diren proiektuetan eta irakasle bati egindako elkarrizketan zentratu gara.
Ez gara gaurko sarreran luzatuko, izan ere, talde bezala burutu dugun prozesuarenb inguruan jada hausnartu dugu, hementxe bertan eskegi dugun lanean, autoebaluaketa atalean hain zuzen ere.
Eskola 2.0 inguruko lanak beraz, eskuragarri daukazuez gure blog honetan bai egindako ikerketa baita aurkezpena erabilitako power
pointa ere, esteka oso interesgarriekin.
Besterik gabe zuen gustokoa izatea espero dugu!
Gure autoebaluazioa Eskola 2.0 etiketaren barruan eskegi dugun lanean dago .












viernes, 20 de abril de 2012

Talde Esperientziak

Gaurko klasean taldeko lanak aurkezteari ekin diogu. Aurkezpenekin hasi aurretik, ebaluaketa irizpide batzuk ezarri behar izan ditugu, ondoren talde esperientziak ebaluatzeko helburuaz. Adostutako irizpideak hauexek izan dira:


1) Taldearen aurrerapausua eta prozesua, hau da, talde bakoitzak bere autoebaluaketa egin beharko du.
2) Ezagutza beste taldeetan aurrepausuak ematen saiatu diren eta lortu duten (ikaskuntza kolaboratiboa)
3) IKT-en erabilera kreatiboa
4) Irakasle moduan lagungarria al da?
5) Teoria eta praktikaren arteko uztarketa


Irizpide hauen arabera, talde bakoitzaren ebaluaketa egin beharko dugu.












Lehen taldea "Portafolioa haur hezkuntzan" izeneko gaiaren inguruan aritu da . Hasiera batean portafolioa zer den, ondoren zein portafolio mota dauden azaldu digute eta bukatzeko beraiek egindako ikerketa baten bideoa erakutsi digute. Azken honetan errealitateko esperientzia ezberdinak ekarri dizkigute gelara.


Aurkezpen honetan bideoak izan du pisu handiena. Bideoa oso ondo montatuta egon da, lan hau egiten ordu asko eman dutela begi bistako da. Gainera bertan erakutsitakoa,gai horren inguruan  irakasle ezberdinek duten iritzia ezagutzea, interesgarria izan da.Bestalde alde teorikoa eta praktikoaren ustarketa oso ondo egon da, nahiz eta, eduki aldetik, ezagutza berriak transmititu ez dizkigutela sentitu izan. 






Bigarren taldea "Teknografia: Irakasle identitatea" gaiarekin etorri zaigu.  Irakasle on batek zer nolako ezaugarriak izan behar dituen azaldu digute, horretarako egoera ezberdinak kontrajartzen dituen bideoak erakutsiz. Ondoren beraien bizi prozesuan egindako ibilbidearen inguruko teknografia jarri digute.


Irakaslearen ezaugarrien inguruan egindako bideoak, nahiz eta sinpleak izan, oso adierazkorrak izan dira, hau da, oso ondo ulertu da transmititu nahi izan dutena. Bideoa ere, oso polita izan da, irakasle izatearen hautu honetaz arro sentiaraztea eragin digu guztioi. Igorle-hartzaile komunikazioari dagokionez berriz, beraien arteko interakzio edo feed-back falta sumatu dugu, hau da, gainontzeko gelakideen parte hartzerik ez da egon. 





Hirugarren taldearen aurkezpenaren deskribapen bat egitea oso zaila da,izan ere,beraien lana ez dute gai zehatz baten inguruan antolatu,hau da, nahiko librea eta kreatiboa izan da. Erabili dituzten baliabideak ugariak izan dira (photoshop-a, moviemaker eta ezagutzen ez ditugun beste hainbat programa).


Gelara sartu eta lehenik, lurrean jarrita zeuden izenen artean gurea topatu behar izan dugu. Behin izena aurkitu eta eseri garenean, beraien lana aurkezteari ekin diote. Iraskasgai honetarako egin genituen fitxez baliatu dira, HH 31taldekideak aurkezteko. Fitxetan jarritako balore eta erresistentzien arabera, talde bakoitzari hiruna txartel banatu digute, non erresistentzia eta baloreak idatzita zeuden. Gure zeregina, erresistentzia jartzen duen txartela puskatu eta balorea jartzen duen txartela, beraiek eraikitako zuhaitz baten adaxkan jartzea izan da. Modu horretan ikasturte hasieran genituen oztopoak gainditu eta balore bakoitzarekin zerbait ederra eraiki dezakegula adierazi nahian.












Nahiz eta aurkezpena gai zehatz baten inguruan antolatuta ez egon, oso erakargarria izan da eta lan honekin transmititu nahi izan dutena, erraz heldu zaigula uste dugu. Gainera lana egiteko izan dituzten errekurtsoak ugariak eta desberdinak izan dira eta horien arteko ustarketa egokia. Igartzen da beraien eguneroko bizitzan teknologia berriak maiz erabili eta gustuko dituztela. 
















lunes, 2 de abril de 2012

GURE EZAGUTZA ERAIKITZEN...

Beti bezala gaurko klasea ere talde handiko dinamikak eginez hasi dugu. Talde bakoitzak bere eraikuntza prozesuaren gora beherak kontatuz. Ikaskuntza prozesuan zehar bizitzen ditugun esperientziak partekatzeko momentu hauek oso garrantzitsuak eta interesgarriak ikusten ditugu. Askotan identifikatuta sentitzen gara beste taldeek azaleratutako erronka, kezka edota oztopoekin, eta honek gure lanarekin aurrera egiteak motibatzen gaitu; ez gara bakarrak ezezagunaren aurreran galduta gabizenok, ez gara bakarrak "kaosean" bizitzen garenok, etab. sentzazioak konpartituz. Azken finean, besteen esperientziak entzunez, agian guk hasiera batean arazoa ikusten genuen hura erlatibizatu eta honi aurre egiteko bide ezberdinak ezagutu ditugu. Gainera, gure esperientzia klasearen aurrean kontatzeak, hauxe beste perspektiba batetik ikustea dakar. Buru belarri lanean aritzeak suposatzen duen subjetibitatetik, kontatzeak, narratzeak azken finean, dakarren objetibitatearen beste perspektiba horretara igarotzen saiatuz.

Perspektiben kontuarekin jarraituz, partekatze momentu hautean gauza bera modu anitzen ikusi daitekeela konturatzen gara. Modu anitz hauek suposatzen duten aberasgarritasunarekin. Horixe da hain zuzen ere irudi honen bidez adierazi nahi duguna; gauza bera modu ezberdinetan ikusteko aukera dagoela, bai betaurreko ezberdinekin (pertsona ezberdinek ikuspuntuak) baita betaurreko berdinekin ere, egoeraren, momentuaren arabera gauzak ikusteko moduak asko aldatzen baitira.




Talde handiko dinamikarekin jarraituz, konpetentzia digitalaren kontzeptuaren inguruan sakondu dugu, Manuel Area eta Joxemi Correa adituen lanetatik abiatuz. Nahiz eta hauek talde handiko dinamikak izan gu, talde txikiagoetan, garatzen ari garen lanerako oso aberasgarriak eta erabilgarriak izan zaizkigu. Are gehiago, Manuel Arearen lanarekin guztiz identifikatuta sentitu gara.Era batean edo bestean horixe baita gure lanean jasotako oinarrietako bat; IKTen bidez ezagutz  eraikitzea, konstruktibismoaren ikuspuntutik, esperientziak, talde lanea eta informazio iturri ezberdinetak aintzat hartuz.



Joxemi Correak ondo adieraztu duen bezala ikasiz ikasten baita, informazioa kritikoki aukeratuz, ikertuz, partekatuz, alegia.

Baina hauxe guztia ez da bakarrik teoriara mugatu behar, ideia politetan geratzea baino, hauek praktikara eramanaz aztarnak uztea izango da gure erronka, kontraesanik gabe; predikatzen dugunaren aztarnak utziz.







Horregatik, talde handiko dinamikak bukatu bezain laster gure ezagutzaren eraikuntzarekin jarraitzeari ekin diogu, talde txikiagoetan lan eginez. Eskola 2.0 gaia hartuta irakasleon paperan sartu gara taldean ezagutza eraikitzen goazelarik.




Aurreko batzuetan, taldean aritzeko antolakuntzaren garrantziaren inguruan aritu garen bezalaxe oraingoan malgutasnari iritsi zaio unea, malgutasuna ezinbestekotzan jotzen baitugu talderan funtzionamendu on bat bermatu ahal izateko, Malgutasunezs jokatu bejar dugu taldekide guztion aportazioak enkajastu eta jakintzaren puzzlea sortu ahal izateko.

Gainera gure etorkizuneko lanean edozein egoeratara egokitzeko beharra izango dugu etengabe, malgutasunez jokatzea ezinbestekoa delarik






Ezagutzaren eraikitze honetan hausnarketarako lekurik ezin da falta, hauxe aukera aparta baita egindakoaren inguruan pentsarazteko. Beti ere etorkizunerako hobekuntzak egiteko asmoz, gure ezagutza handiagotuz. Ezagutzea eraikitzearen bide amaitezinean aurrera pausak emanez.


Asteko hitzak : bukatzen, sormena, borobiltzen.

domingo, 1 de abril de 2012

TIPI-TAPA, TIPI-TAPA... BAGOAZ AURRERA!

Astelehen honetako klasea lanarekin jarraitzeko erabili dugu batik bat. Talde bakoitzaren lanak azaldu eta komentatu ondoren, gogor ekin diogu ordenagailuetan. Aurreko astean Eskola 2.0 Proiektuari buruzko informazioa topatu eta aukeratu, eta lanaren atalak egituratu ostean, gaurkoan atal hauek garatu eta osatu egin ditugu lanari itxura emanez. Hau gutxi gorabehera antolatutakoan, aurkezpena nola egin pentsatzen aritu gara. 


Storyjumperen, ipuinak egiteko orrialdean, sartu eta hara ta hona trasteatzen ibili gara: orrialde bakoitzean fondoa aldatuz, elementuak, pertsonai edota bokadiloak jarri eta kenduz... Ingelesez dagoenez, hasieran pixkat kostatu zaigu baina berehala orientatu gara bertan. Honela, orrialdea esperimentatuz ezagutu dugu; aukera desberdinak ikusi eta hainbat froga egin ditugu, gelan egiteko ideia eta planteamentu desberdinak pentsatu eta taldekoen artean komentatuz. Aurkezpena egiteko egunak organizatzen ere ibili gara, lehenbaitlehen jakin eta prest edukitzeko. 
Linka: http://www.storyjumper.com/



Gure lana sarera (blogera...)  igo eta bertan gordetzeko dauden aukerak ere ezagutu ditugu: slideshare, issuu eta googledocs. Taldean guztiontzat berriak ziren. Informazioa topatuta geneukan bertan baina hauek lanak igo eta konpartitzeko erabiltzea beste gauza bat da, guretzako guztiz ezezaguna zena. Hau dela eta, orrialde hauetan ere piska bat kuxkuxeatzen ibili gara behar izatekotan erabili ahal izateko. 


Honez gain, hasieran IKTei buruzko "las tecnologias frente al fracaso escolar" artikulua irakurri dugu. Artikuluaren linka: 
http://www.diariodeavisos.com/2011/10/22/actualidad/las-nuevas-tecnologias-frente-al-fracaso-escolar-ganan-peso-en-las-aulas/




Bukaeran, oparitxo bat izan degu: irudiekin jolastearen garrantziari buruzko artikulu baten zatitxo bat. 


Egia esan, klase honen ondoren, taldekook lasaiago eta ziurrago sentitu gara. Alde batetik, gelako orduekin lana gutxigorabehera osatu dugunez, aurkezpenak aste santu ondoren izanda, hau aurreratzeak pisua kendu digulako. Baina batez ere,pixkanaka-pixkanaka, klasez-klase, hasierako abstrakzioa praktikarekin ezagutu, ulertu eta trebatzen joan garelako eta honengatik, hasieran sentitzen genuen galduta egotearen sentsazioa atzean utzi eta konfiantza irabazi dugu, geroz eta erosoago sentituz.




"Ezina ekinez egina"


Asteko hitzak: desadostasuna, konstruktibismoa, autonomia eta kreatibitatea.



A magazine is an Ipad that does not work

Beste bide honetan, urtebeteko ume batek paperezko aldizkari baten aurrean erakusten duen erreakzioa ikus dezakezue. Berarentzat aldizkari hori txarto dabilen aldizkari bat baino ez da.

BABY WORKS iPOD PERFECTLY

Bideo honetan, teknologia berriak izugarri ondo kontrolatzen dituen ume bat ikus dezakezua. 2 urte ditu eta, adin honetako ezaugarriak ezagutzen badituzue ikusiko duzue Ipad-en erabilera ez dela gauza harrigarri bakarra. Arreta jarri, bestela, umearen hizkuntza mialari, bere psikomotrizitate finari...

IKTak

El porque de las TIC en la educacion

IKTen ERAGINA HEZKUNTZAN: Abantailak eta desabantailak

http://www.articuloz.com/universidadesacademias-articulos/impacto-de-las-tic-en-la-educacion-ventajas-y-desventajas-3712994.html

MOTIBAZIOA

Bideo honek ez du espreski Haur Hezkuntzaren inguruan berba egiten baina interesgarria dela deritzogu, motibazioa hezkuntza edozein etapatan ezinbestekoa eta funtsezkoa baita.

Nuevos metodos para motivar a los estudiantes