Perspektiben kontuarekin jarraituz, partekatze momentu hautean gauza bera modu anitzen ikusi daitekeela konturatzen gara. Modu anitz hauek suposatzen duten aberasgarritasunarekin. Horixe da hain zuzen ere irudi honen bidez adierazi nahi duguna; gauza bera modu ezberdinetan ikusteko aukera dagoela, bai betaurreko ezberdinekin (pertsona ezberdinek ikuspuntuak) baita betaurreko berdinekin ere, egoeraren, momentuaren arabera gauzak ikusteko moduak asko aldatzen baitira.
Talde handiko dinamikarekin jarraituz, konpetentzia digitalaren kontzeptuaren inguruan sakondu dugu, Manuel Area eta Joxemi Correa adituen lanetatik abiatuz. Nahiz eta hauek talde handiko dinamikak izan gu, talde txikiagoetan, garatzen ari garen lanerako oso aberasgarriak eta erabilgarriak izan zaizkigu. Are gehiago, Manuel Arearen lanarekin guztiz identifikatuta sentitu gara.Era batean edo bestean horixe baita gure lanean jasotako oinarrietako bat; IKTen bidez ezagutz eraikitzea, konstruktibismoaren ikuspuntutik, esperientziak, talde lanea eta informazio iturri ezberdinetak aintzat hartuz.Joxemi Correak ondo adieraztu duen bezala ikasiz ikasten baita, informazioa kritikoki aukeratuz, ikertuz, partekatuz, alegia.
Horregatik, talde handiko dinamikak bukatu bezain laster gure ezagutzaren eraikuntzarekin jarraitzeari ekin diogu, talde txikiagoetan lan eginez. Eskola 2.0 gaia hartuta irakasleon paperan sartu gara taldean ezagutza eraikitzen goazelarik.
Aurreko batzuetan, taldean aritzeko antolakuntzaren garrantziaren inguruan aritu garen bezalaxe oraingoan malgutasnari iritsi zaio unea, malgutasuna ezinbestekotzan jotzen baitugu talderan funtzionamendu on bat bermatu ahal izateko, Malgutasunezs jokatu bejar dugu taldekide guztion aportazioak enkajastu eta jakintzaren puzzlea sortu ahal izateko.
Gainera gure etorkizuneko lanean edozein egoeratara egokitzeko beharra izango dugu etengabe, malgutasunez jokatzea ezinbestekoa delarik
Ezagutzaren eraikitze honetan hausnarketarako lekurik ezin da falta, hauxe aukera aparta baita egindakoaren inguruan pentsarazteko. Beti ere etorkizunerako hobekuntzak egiteko asmoz, gure ezagutza handiagotuz. Ezagutzea eraikitzearen bide amaitezinean aurrera pausak emanez.
Asteko hitzak : bukatzen, sormena, borobiltzen.



No hay comentarios:
Publicar un comentario