Storyjumperen, ipuinak egiteko orrialdean, sartu eta hara ta hona trasteatzen ibili gara: orrialde bakoitzean fondoa aldatuz, elementuak, pertsonai edota bokadiloak jarri eta kenduz... Ingelesez dagoenez, hasieran pixkat kostatu zaigu baina berehala orientatu gara bertan. Honela, orrialdea esperimentatuz ezagutu dugu; aukera desberdinak ikusi eta hainbat froga egin ditugu, gelan egiteko ideia eta planteamentu desberdinak pentsatu eta taldekoen artean komentatuz. Aurkezpena egiteko egunak organizatzen ere ibili gara, lehenbaitlehen jakin eta prest edukitzeko. Linka: http://www.storyjumper.com/
Gure lana sarera (blogera...) igo eta bertan gordetzeko dauden aukerak ere ezagutu ditugu: slideshare, issuu eta googledocs. Taldean guztiontzat berriak ziren. Informazioa topatuta geneukan bertan baina hauek lanak igo eta konpartitzeko erabiltzea beste gauza bat da, guretzako guztiz ezezaguna zena. Hau dela eta, orrialde hauetan ere piska bat kuxkuxeatzen ibili gara behar izatekotan erabili ahal izateko.
Honez gain, hasieran IKTei buruzko "las tecnologias frente al fracaso escolar" artikulua irakurri dugu. Artikuluaren linka:
http://www.diariodeavisos.com/2011/10/22/actualidad/las-nuevas-tecnologias-frente-al-fracaso-escolar-ganan-peso-en-las-aulas/.

Bukaeran, oparitxo bat izan degu: irudiekin jolastearen garrantziari buruzko artikulu baten zatitxo bat.
Egia esan, klase honen ondoren, taldekook lasaiago eta ziurrago sentitu gara. Alde batetik, gelako orduekin lana gutxigorabehera osatu dugunez, aurkezpenak aste santu ondoren izanda, hau aurreratzeak pisua kendu digulako. Baina batez ere,pixkanaka-pixkanaka, klasez-klase, hasierako abstrakzioa praktikarekin ezagutu, ulertu eta trebatzen joan garelako eta honengatik, hasieran sentitzen genuen galduta egotearen sentsazioa atzean utzi eta konfiantza irabazi dugu, geroz eta erosoago sentituz.
"Ezina ekinez egina"
Asteko hitzak: desadostasuna, konstruktibismoa, autonomia eta kreatibitatea.

No hay comentarios:
Publicar un comentario