Páginas

lunes, 14 de mayo de 2012

POSTPROGRAMA

Hasiera baten, guru buruak ikasgaian kokatzeko, IKT-ekiko gure esperientzien inguruan hausnartzen hasi ginen baita gure talde identitatearen inguruan ere. Orduan, ohartu ginen ezer gutxi komentatu genezakeela, izan ere, hauekiko gure kontaktua oso murritza zen. Behin ikasgaiaren nondik-norakoak jakinda, gure ezagutzak hedatzeko momentua heldu zen. Horrela, gure bloga eraikitzeari ekin genion, "Kuxkuzeatuz" izena emanez. Ordu arte blog-aren mundu zabalaren inguruan ez genekien ezer, beraz, honek aukera aparta eskeini digu, gure ezagutza esparruak zabaltzeko.

Dena ez da praktikara mugatu, izan ere, hau esanguratsua izan dadin teoria ere beharrezkoa da. Teoria honetan murgiltzeko, Manuel Area Moreira-ren INTRODUCCION A LA TECNOLOGIA EDUCATIVA” liburuko lehen bi kapituluak irakurri eta aztertu genituen ; “La sociedad de la informacion, las tecnologias y la educación” eta “La tecnologia educativa como disciplina pedagogica”.
Nahiz eta teorian murgildu, gure kuxkuxeatzeko grina ez zen desagertu. Horrela posterrak modu erakargarri baten sortzeko tresna ezagutu genuen “edugloster” hain zuzen ere. Honekin irakasleen paperean sartu eta antzerki baten berri emateko poster bat sortu genuen. Kuxkuxeatzeko grinarekin jarraituz, gure blog-aren eraikuntzan ez gara bakarrik klaseko jardueretara mugatu, izan ere, gure intereseko gai, bideo, artikulu,orrialde interesgarriak, etab, jorratu ditugu, denon intereserako izango zelakoaren asmotan.
Talde handiko dinamikak bide ezberdinak hartu ditu, talde bakoitza gure dinamikan sartzen gindoazen heinean. Gure talde lana, eskola 2.0 proiektuaren inguruko ikerketa lanean oinarritu da. Honek etengabeko ikasteko interesa eskatu digu. Gai oso zabala denez, asko kostatu zitzaigun, honi gure interes eta beharrekin bat datorren forma ematea. Hala ere, esaten den bezala “ezina ekinez egina” gure hasierako igurikapenak lanean islatzen joan ginen. Horrela, azkenean hainbat informazio iturri kuxkuxeatuta, eskola 2.0 gaiak barne hartzen dituen, esparru ezberdinak jorratu ditugu; marko teorikoa, errealitatea, proiektuak, tresnak, baliabideak eta gure hausnarketarako lekua ere ez da falta izan.
Gure talde lana aurrera zihoan heinean, gainontzeko kideena ere eta honen isla garbia izan dira, bizi izan ditugun esperientzia aberasgarri anitzak. Talde oso handia izan gara, honek gai oso ezberdinak lantzeko aukera eman digularik. Gainera talde bakoitzaren errealitatea ere, oso ezberdina izan da. Honek eragin du bizitako esperientziak, elkarren artean oso ezberdinak baina aldi berean aberasgarriak izatea.
Guk ere gure lanaren ekarpena egin dugu. Egia esan oso eroso sentitu ginen gure lana aurkezten, hau aurrera eramateko egin genuen ikerketa lana handia izan baitzen. Gainontzeko talde lanekin alderatuz, gure esperientzia nahiko teorikoa izan da, izan ere, aurretik aipatu bezala, gai oso ezberdinak izan direnez, gai batzuk era praktiko batean lantzeko aukera ematen duten bitartean, beste batzuk ez. Hala ere, ahal izan genuen neurrian, saiatu ginen eskola2.0 gaiak suposatzen duen teoria hori, gure etorkizuneko errealitatera hurbiltzen.
Azkenik aipatzea, esperientzia bizitzeko aukera honek, gure ezagutza zabaltzeko beste bide bat eskaini digula. Oso aberasgarria eta gure etorkizun hurbilerako esanguratsua.





No hay comentarios:

Publicar un comentario