Bideo honetan irakasle eredu bat ikus genezake "autoritarioa" hain zuzen ere. Irakasle eredu hau, urte askotan indarrean egon da eta gure gurasoek bizi izan zuten. Gaur egungo egoera aldiz, aldatu egin da, irakasle eredua "autoritarioa" izan beharrean, "konduktismoan" eta "konstruktibismoan" oinarritutako irakaskuntza bultzatu izan da. Azken urteotan kontruktibismoaren aldeko apostua egin delarik.
Teoria honen arabera, ikaslea bera da bere ikaskuntza-prozesua eraikitzen duena, aurreko jakintza eta trebezietan oinarrituta, elementu berriak eskema orokorragoetan txertatuz. Ikaskuntza prozesu aktibo eta indibidual moduan ere eratzen du, ikaslea baita bere ikaskuntzaren protagonista, ikasgaiak bere bizitza-esperientzarekin lotuz. Alde horretatik, ikastea barne-prozesu bat da, kanpotik baino ikasle bakoitzaren barnetik zuzendu beharrekoa. Horrela, irakaslearen eginkizun nagusia ikaslea bera ezagutzea da, ikasi beharrekoa ahalik eta egokien barnera dezan.
Bideoa ikusi ondoren taldeka jarri eta lan indidualarekin jarraitu dugu. Horretarako taldekide bakoitza ordenagailu batean jarri eta aurreko egunean aukeratutako gaiaren inguruko informazioa bilatzen hasi gara, "Eskola 2.0"-rekin erlazionatutakoa. Gaiari buruz topatu dugun informazioa ugaria izan da. Hasieratik gure interesa Eskola 2.0 proiektua haur hezkuntzan nola garatzen den ezagutzea izan da. Bilatutako informazio kantitatea handia izan denez, noraezean ibili gara. Zalantzak izan ditugu gaia zein ikuspuntatik lantzearen inguruan, lana aurrera eramateko bide asko baititugu aukeran. Ziur dakigun bakarra, lan teoriko sakona egin beharrean, lan dinamiko bat egin nahi dugula.
Horregaitik, zalantza horien aurrean gure lana bideratzeko helburuaz, irakaslearengana jo dugu. Irakasleari gure ideietako bat zein den komentatu diogu, Eskola 2.0 proiektua errealitateko esperientzietatik abiatuz lantzea. Ideia asko gustatu zaionez eta gu ere konforme gaudenez, lana banatzeari ekin diogu.
Azkenik lanaren norabidea finkatu ahal izan dugu, irakaslearen gomendioz. Beraz, hemendik aurrera gure eginbeharra, norabide horretan pixkanaka-pixkana aurrepausuak ematea izango da.
Horretarako tadekako lanak amaiera ona izan dezan, ezinbestekoa izango da taldekide bakoitzaren funtzioa banatzea, hau da, bakoitzari paper bat egokitutzea. Bakoitzaren zeregina, paper hori bete eta berak egindako lana, besteek egindako lanarekin koordinatzea eta erlazionatzea izango da.

No hay comentarios:
Publicar un comentario