“KUXKUZEATUZ” BLOGaren zuzendari
eta langile gara aldi berean, blog-aren zuzendaritza taldea eta
langile taldea osatzen dugularik.
Zuzendariak garen aldetik, “eskola
2.0” lan hau aurrera eramateko era guztietako instrukzioak eta
irizpideak ezarri behar dira. Hau da, lan hau aurrera eramateko
zuzendaritza talde garen aldetik, gure eskura ditugun faktore guztiak
planifikatu, antolatu, kudeatu eta kontrolatu behar ditugu. Eta hauxe
izan da gaurko klasean egin duguna, planifikazioa.
Helburu batzuk finkatu
ditugu, hauek lortzeko estrategiak markatu, gure lanaren nondik
norakoak ezarri eta erabaki irizpideak ezarri.
Edozein planifikazio antolakuntza
bat behar du. Gaurko klasean ere, KUXKUZEATUZ Blog-a osatzen duen
pertsona bakoitzak “eskola 2.0” lanaren barruan egin behar dituen
funtzioak eta hauen erantzunkizuna eta agintea zehaztu ditugu.
Prozesu guzti honen emaitza aurkibide
bat izan da:
Gaia: ESKOLA 2.0
- Sarrera Teorikoa
- Esperientziak Haur Hezkuntzan
- Esperientziak beste hezkuntza etapetan eta Haur Hezkuntzara egokitu daitezkeenak.
- Elkarrizketa irakasleei eta hemendik ondorioak atera
- Proposamenak
Aurkibide honen barruan, blog-a osatzen
duen pertsona bakoitzak bere eginkizunak izango ditu. Blog-aren
langile ere garen aldetik, eginkizun horiek modu egoki batean bete
beharko ditugu.
Orain arte ez dugu jakin beste taldeek
landuko zituzten gaiak. Oso interesgarriak iruditu zaizkigu denetarik
dagoelako.
HITZAK: bideratu, planifikatu,
marrazkia
No hay comentarios:
Publicar un comentario