Klase hau arte, bloga eraikitzen joan gara ahalik
eta ondoen egiten saiatuz, sarrerak egin, informazio osagarria bilatu,
orrialdea antolatu, gadget.ak jarri…
Lan hau guretzat berria zenez, galduta sentitu ginen
hasieran, noraezean. Pixkanaka blogaren aukerak ezagutu eta funtzionamenduan
aurrerapenak egiten joan gara, baina hala ere, ziurtasun falta eta zalantza
ugari genituen. Ulertzen genuen blogen erabilgarritasuna (informatzekoa, partekatzekoa,…)
eskola komunitatean gurasoekin, beste irakasleekin… kontaktua izan eta esperientziak,
jarduerak, egunean egindakoa etab. partekatzeko baliabide gisa.
Baina, guk blog hau burutzean, sarrerak nahikoa
onak ziren edota bertan jarritako informazioa zenbaiteraino zen interesgarria
edo ez jakitea zaila zen. Zer espero zen gure blogarengandik eta batez ere,
gugandik?
Aste honetako saioan, ordenagailua albo batera utzi
eta guztiok orain arte egindakoaz hausnartzen ibili ginen: zalantzak, beharrak,
interesak…Lehenengo talde txikitan eta ondoren, guztion artean partekatu
genituen eta benetan, klase hau guztioi primeran etorri zitzaigun galdera asko
argitzeko eta ulertzeko balio izan baitzuen: bloga eta portafolioaren funtzioa,
ikasgaiaren helburua garbiago ikusi genuen, blogaren eraikitzean ikasi dugunaz
eta egin dugun eboluzioaz ohartu ginen…
Aurreko saioetan eta blogaren eraikuntzan izandako
sentsazioez hitz egitean, beldurra, inseguridadea edota guk goian aipatu
ditugun sentimenduak orokorrak ziren, guztiok genituenak. Eraikitze honetan, porrot egiteko beldurra da zalantza, ziurtasun falta eta kezka hauek sortzen dizkiguna eta ez genioke porrotari beldurrik izan behar, huts egiteak denok egiten baititugu. Eta etengabe! Mila akats egin ditugu bizitzan eta beste hainbeste egingo ditugu.
Beraz, soilik hutsegitea ulertu eta hauetatik ikasten jakin behar dugu.
"Errare humanum est"
Beraz, soilik hutsegitea ulertu eta hauetatik ikasten jakin behar dugu.
Hausnarketa honen
bidez, zalantzak izatea funtsezkoa dela ikasi dugu; zalantza hauek ikasketa
prozesuaren parte direla eta ikaskuntzan emozio hauek txoko bat behar dutela, beti
ez baitzaigu erantzun bat emango, batzuetan guk bilatu beharko dugu. Beldur eta kezkei aurre eginez egiten da aurrera, beraz, berria izan arren ez dugu beldurrik izan behar, eginez ikasten baita.
"Al estudiante que nunca se le pide que haga lo que no
puede, nunca hace lo que puede."
John Stuart Mill.
Asteko
hitzak: noraeza, zalantza, eraikitzea, ikaskuntza
No hay comentarios:
Publicar un comentario