Páginas

jueves, 8 de marzo de 2012


ABSTRAKZIOTIK, PRAKTIKOTASUNERA


Gaurko egunarekin hasteko, aurreko saioan nagusitu ziren kezkak gogoratu ditugu; zalantzak, beldurra, lanaren noraeza, komunikatzeko zailtasuna, feedback falta... 







Baina azken finean kontratu didaktikoan adostu genuen bezala aurrera egingo pixkanaka pixkanaka, kuriositatea piztuz deskonfiantza eta inpazientzia gaindituz. Izan ere behin eta berriro klasean esan izan dugun bezalaxe, ez dago zalantza bariko ikaskuntzarik. Zalantzak jakinminaren adierazle baitira eta jakinmina gure ikaskuntzaren oinarri.

"Jakinmina da zientzia guztien ama"









Beraz, argi daukagu gure jakinmina, orain arte bezala, piztuta jarraitzen badu, ikasiko dugula, pixkanaka pixkanaka aurrera eginez. Nahiz eta norabidea askotan argi ez eduki helburua beti jakinmin hori asetzea izango da, ikastea alegia. 








Norabide hori zehazteko asmoz, gai zehatz bat jorratzeari ekingo diogu. Zortea eduki dugu gaia guk aukeratu ahal izan baitugu; ESKOLA 2. 0. Beraz, motibazioa jada gure alde daukagu. Orain, aurrera goazen heinean gauza politak eta interesgarriak egitea lortuko dugulakoan gaude. Horrela ere, Haur Hezkuntzara zuzendu dugu begirada, hasierako saioetan hainbeste kezkatu zaigun abstrakzioa gaindituz.



Gainera aipatzekoa proposatutako metodologia hau oso aberasgarria dela. Gai ezberdinak jorratzeko aukera izango dugu, talde txiki bakoitzak talde handira bere aportazioak egingo dizkiolarik. Horretaz gain, metodologia honek bakoitzaren gaitasunak, interes eta beharrak hartzen ditu oinarritzat, lana norberaren errealitatera egokituz. Horrela, hainbeste bider esan eta entzun izan dugun aniztasunari erantzuna ematen zaiolarik. Danok ikaste daukagularik helburu, bakoitzak bere bidea eraikiko du, bide honek guztion jakintzak konpartitzera eramango gaituelarik.



Ildo beretik jarraituz, oso esanguratsua da gaur klasean ikusitako bideoa



"Somos una marea de gente todos diferentes, remando al mismo compas"

Esaldi hau oso esanguratsua irizten zaigu, gure etorkizuneko irakasleon papera betetzeko orduan presente izan beharrekoa. Bai talde lanari baita aniztasunari ere erreferentzia egiten diolako

Baina zer da aniztasuna? 
Hainbat aldagaien (generoa, maila kulturala, gaitasuna, maila soziala....) ondorioz sortzen den balio oso aberasgarria, zabala, hetereogeneoa...Honen ondorioa hezkuntza praktikaren inkuspegitik, etengabeko egokitzapenaren beharra da, hemen malgutasunak ezinbesteko papera jokatzen duelarik Gainera gure jarrera eta honen transmizioa ere oso garrantzitsua da, azken finean abersagarria den balore bezala hartzen badugu, hori da transmititu behar duguna, aniztasunaren balorea hain zuzen ere. Aniztasun honi erantzutea izango da bera gure egin behar nagusienetariko bat.



Bestetik talde lanari ere erreferentzia egin beharko diogu. Irakasleok izango garelakoan hau izango baita gure lan egiteko era, adostasunerako gaitasuna garatu beharko dugularik. Talde lanean aritzeko antolakuntza ezinbestekoa izango zaigu. 




Azkenik aipatu nahi dugu zenbat gustatu zaigun klasean ezagutu dugun tresna berri : Edubloger. Nahi dan beste denbora izan dugu honekin kuxkuzeatzeko. Gainera oso erabigarria ikusten dugu Haur Hezkuntzarako, bai irakasleok baliabide didaktikoak sortzeko (kartelak, ipuinen laminak...) baita ikasleek eurek, irudikapenari askatasuna emanez, eure diseño propioak eraiki ditzaten.

Aste honetako gure sentzazioak : erabilgarritasuna, praktikotasuna, zentratzea.



No hay comentarios:

Publicar un comentario