Páginas

lunes, 27 de febrero de 2012

POLIKI – POLIKI, ZALANTZAK GAINDITUZ!





Web 2.0, GPSa, MP3, USB… Teknologiak guri laguntzea du helburu, hala ere, sigla arraro eta terminologia berri artean ezkutatzen zaigu batzuetan. Berrikuntzaren urte hauetan aldaketak hain arin datoz, zaila egiten zaigula berrikuntza hauetaz jabetzea, haiek ulertu edo erabili. Baina integratu egiten dira gure bizitzan, eta askotan hausnartu beharreko konplikazioak ekartzen dizkigute euren abantailekin batera. Eta noski, informazioa behar dugu erabakiak hartu ahal izateko.


Txikitatik gure buru-eskeman hitz, kontzeptu, eduki berriak barneratu eta eraikitzen goaz. Kontzeptu, hitz horiek denbora aurrera doan heinean berriztu egin behar dira eta beste hainbat kontzeptu edo hitz berri gehitu. Teknologia garai honek ere hainbat hitz eta kontzeptu berriak ekarri ditu eta horiek ere pixkanaka geure buru-eskeman barneratzen joan behar ditugu. URL, HTML, INTERFAZ...bezalako hitzak gure eguneroko hiztegira gehituz joan beharko gara. Informatika eta Internet hiztegiak gaur egun badaude liburu-dendetan. Kontuan hartuz teknologia berriak gure eguneroko bizimoduan geroz eta gehiago erabiltzen ditugula, hitz-teknologiko hauen erabilera egokia egitea ezinbestekoa bihurtuko da.



Teknologia berriak ez dira uste bezain konplexuak. Noski, gutxieneko oinarri bat izan behar da horiek ulertzeko, baina beste ezer baino, norberaren jarrera da inportanteena.

Zer, zelan eta zertarako teknologia berriak??? honen erantzuna izango da abiapuntua.
Zertarako nahi dut sare sozialetan presentzia eduki? Zeini zuzenduko natzaio? Zer helarazi nahi dut?...Galdera hauei erantzunez norberak erabaki beharko du zein tresna erabili, zertarako, nola eta noiz.

Galdera hauei erantzunez, interneten presentzia eduki nahi (edo behar) dugun argituko dugu, eta erantzuna baiezkoa bada, nagusiki, publikoaren eta komunikatu nahi denaren arabera zer egin zehaztu beharko dugu, hau da, web orria izatearekin nahikoa den ala blog bat, facebook, twitter, tuenti, flickr edo youtube bezalako sare sozialen bat erabili behar dugun.

GURE BLOGA. “KUXKUZEATUZ
Pixkanaka-pixkanaka Kuxkezeatuz bog-a zentsua hartzen ari da. Hainbat gauza antolatzen ikasi dugu, blog-a antolatzen ari gara guretzako baina baita gure bolg-an sartu nahi direnentzako. Erraztu egin behar diegu gure bolg-a bisitatzen dutenei blog-ean dagoen materialaren irakurketa. Bestaldetik, elementu berriak ere sartzen joan gara; egutegia, erlojua...


Kuxkuzeatuz blog-a bizirautea nahi baldin badugu, ezinbestekoa da blog-a etengabe berriztuz joatea, beti ere, berrikuntza horiek, gure eta blog-aren erabiltzaileen beharrizanak kontuan hartuz egingo dira.

Saio honen ostean gure sentsazioak izan dira: kuxkuzeatu, nahasmena.
Sentsazioak saioetan zehar oraindik oso antzekoak izaten jarraitzen dira. Ikusiko dugu saioetan zehar zerbait aldatzen duten eta berdin jarraitzen dugun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario