Gure etaparen amaiera heldu da eta honekin batera blog-ari ere agur esan beharko diogu. Hala ere, gure kuxkuxeatzeko grinak dihardu eta zeinek daki gure txoko txiki honekin jarraituko dugun.
SORTE ON GUZTIOI ETA IKUSI ARTE!!!
Kuxkuxeatzea da aztertzea, arakatzea, miatzea, bilatzea, analizatzea, ikertzea, ikuskatzea...GURE JAKINMINA ASETZEA, beti ere GOZATUZ "JAKINMINA DA ZIENTZIAREN AMA"
Ez bakarrik adituena, baizik eta ere
gure etorkizuna izango diren haurrenak ere. Hauek aurkezteko bideo bat erabili
dut, musikarekin uztartu eta aurkezpenen erakargarritasuna areagotuz. Azkenik,
nola ez, hain garrantzitsua eta transzendentea den hausnarketarako tokia ez da
falta. Honetan komikien bidez begi bistakoa den irudimen eta hizkuntza
idatziaren garapena aipatzeaz gain, askotan alde batera geratzen den hezkuntza
emozionala ere azpimarratu dute, honen garapenerako komikiak tresna aparta
izanik. Aurkezpena borobiltzeko gure etorkizun hurbilerako erabilgarria izango
zaigun baliabide bat konpartitu nahi izan dute, bide bate komikiak IKTen mundu
zabalarekin lotuz; pixton programa hain zuzen ere.
Talde honek Tic eta Tac antzerkia egin du eta honekin, irakasleak teknologia berriak eskolan nola erabil daitezkeen irudikatu dute. Antzerkian bi irakasle oso desberdin aurkeztu dituzte alderatzeko oso adibide garbiak erabiliz 
Talde honek teknografiari buruzko lana egin du irakasle identitatea gaitzat hartuta. Lehenengo bakoitzarena aurkeztu eta ondoren taldekoa . Azken hau amaitzear dagoen etapa honetakoa izan denez, emozioz betea egon dela kontatu digute.
TEKNOGRAFIA.
IRAKASLE KONPETENTZIAK.
Talde handiko dinamikarekin jarraituz, konpetentzia digitalaren kontzeptuaren inguruan sakondu dugu, Manuel Area eta Joxemi Correa adituen lanetatik abiatuz. Nahiz eta hauek talde handiko dinamikak izan gu, talde txikiagoetan, garatzen ari garen lanerako oso aberasgarriak eta erabilgarriak izan zaizkigu. Are gehiago, Manuel Arearen lanarekin guztiz identifikatuta sentitu gara.Era batean edo bestean horixe baita gure lanean jasotako oinarrietako bat; IKTen bidez ezagutz eraikitzea, konstruktibismoaren ikuspuntutik, esperientziak, talde lanea eta informazio iturri ezberdinetak aintzat hartuz.
Storyjumperen, ipuinak egiteko orrialdean, sartu eta hara ta hona trasteatzen ibili gara: orrialde bakoitzean fondoa aldatuz, elementuak, pertsonai edota bokadiloak jarri eta kenduz... Ingelesez dagoenez, hasieran pixkat kostatu zaigu baina berehala orientatu gara bertan. Honela, orrialdea esperimentatuz ezagutu dugu; aukera desberdinak ikusi eta hainbat froga egin ditugu, gelan egiteko ideia eta planteamentu desberdinak pentsatu eta taldekoen artean komentatuz. Aurkezpena egiteko egunak organizatzen ere ibili gara, lehenbaitlehen jakin eta prest edukitzeko. 
Gaurko egunarekin hasteko, aurreko saioan nagusitu ziren kezkak gogoratu ditugu; zalantzak, beldurra, lanaren noraeza, komunikatzeko zailtasuna, feedback falta...