Gure etaparen amaiera heldu da eta honekin batera blog-ari ere agur esan beharko diogu. Hala ere, gure kuxkuxeatzeko grinak dihardu eta zeinek daki gure txoko txiki honekin jarraituko dugun.
SORTE ON GUZTIOI ETA IKUSI ARTE!!!
Kuxkuxeatzea da aztertzea, arakatzea, miatzea, bilatzea, analizatzea, ikertzea, ikuskatzea...GURE JAKINMINA ASETZEA, beti ere GOZATUZ "JAKINMINA DA ZIENTZIAREN AMA"
Ez bakarrik adituena, baizik eta ere
gure etorkizuna izango diren haurrenak ere. Hauek aurkezteko bideo bat erabili
dut, musikarekin uztartu eta aurkezpenen erakargarritasuna areagotuz. Azkenik,
nola ez, hain garrantzitsua eta transzendentea den hausnarketarako tokia ez da
falta. Honetan komikien bidez begi bistakoa den irudimen eta hizkuntza
idatziaren garapena aipatzeaz gain, askotan alde batera geratzen den hezkuntza
emozionala ere azpimarratu dute, honen garapenerako komikiak tresna aparta
izanik. Aurkezpena borobiltzeko gure etorkizun hurbilerako erabilgarria izango
zaigun baliabide bat konpartitu nahi izan dute, bide bate komikiak IKTen mundu
zabalarekin lotuz; pixton programa hain zuzen ere.
Talde honek Tic eta Tac antzerkia egin du eta honekin, irakasleak teknologia berriak eskolan nola erabil daitezkeen irudikatu dute. Antzerkian bi irakasle oso desberdin aurkeztu dituzte alderatzeko oso adibide garbiak erabiliz 
Talde honek teknografiari buruzko lana egin du irakasle identitatea gaitzat hartuta. Lehenengo bakoitzarena aurkeztu eta ondoren taldekoa . Azken hau amaitzear dagoen etapa honetakoa izan denez, emozioz betea egon dela kontatu digute.