
Web 2.0, GPSa, MP3, USB… Teknologiak guri laguntzea du helburu,
hala ere, sigla arraro eta terminologia berri artean ezkutatzen zaigu
batzuetan. Berrikuntzaren urte hauetan aldaketak hain arin datoz,
zaila egiten zaigula berrikuntza hauetaz jabetzea, haiek ulertu edo
erabili. Baina integratu egiten dira gure bizitzan, eta askotan
hausnartu beharreko konplikazioak ekartzen dizkigute euren
abantailekin batera. Eta noski, informazioa behar dugu erabakiak
hartu ahal izateko.

Txikitatik gure buru-eskeman hitz,
kontzeptu, eduki berriak barneratu eta eraikitzen goaz. Kontzeptu,
hitz horiek denbora aurrera doan heinean berriztu egin behar dira eta
beste hainbat kontzeptu edo hitz berri gehitu. Teknologia garai honek
ere hainbat hitz eta kontzeptu berriak ekarri ditu eta horiek ere
pixkanaka geure buru-eskeman barneratzen joan behar ditugu. URL,
HTML, INTERFAZ...bezalako hitzak gure eguneroko hiztegira gehituz
joan beharko gara. Informatika eta Internet hiztegiak gaur egun
badaude liburu-dendetan. Kontuan hartuz teknologia berriak gure
eguneroko bizimoduan geroz eta gehiago erabiltzen ditugula,
hitz-teknologiko hauen erabilera egokia egitea ezinbestekoa bihurtuko
da.
Teknologia berriak ez dira uste bezain
konplexuak. Noski, gutxieneko oinarri bat izan behar da horiek
ulertzeko, baina beste ezer baino, norberaren jarrera da
inportanteena.
Zer, zelan eta zertarako teknologia berriak??? honen erantzuna
izango da abiapuntua.
Zertarako nahi dut sare sozialetan
presentzia eduki? Zeini zuzenduko natzaio? Zer helarazi nahi
dut?...Galdera hauei erantzunez norberak erabaki beharko du zein
tresna erabili, zertarako, nola eta noiz.
Galdera hauei erantzunez, interneten
presentzia eduki nahi (edo behar) dugun argituko dugu, eta erantzuna
baiezkoa bada, nagusiki, publikoaren eta komunikatu nahi denaren
arabera zer egin zehaztu beharko dugu, hau da, web orria izatearekin
nahikoa den ala blog bat, facebook, twitter, tuenti, flickr edo
youtube bezalako sare sozialen bat erabili behar dugun.
GURE BLOGA. “KUXKUZEATUZ”
Pixkanaka-pixkanaka Kuxkezeatuz
bog-a zentsua hartzen ari da. Hainbat gauza antolatzen ikasi dugu,
blog-a antolatzen ari gara guretzako baina baita gure bolg-an sartu
nahi direnentzako. Erraztu egin behar diegu gure bolg-a bisitatzen
dutenei blog-ean dagoen materialaren irakurketa. Bestaldetik,
elementu berriak ere sartzen joan gara; egutegia, erlojua...
Kuxkuzeatuz blog-a bizirautea
nahi baldin badugu, ezinbestekoa da blog-a etengabe berriztuz joatea,
beti ere, berrikuntza horiek, gure eta blog-aren erabiltzaileen
beharrizanak kontuan hartuz egingo dira.
Saio honen ostean gure sentsazioak izan
dira: kuxkuzeatu, nahasmena.
Sentsazioak saioetan zehar oraindik oso
antzekoak izaten jarraitzen dira. Ikusiko dugu saioetan zehar zerbait
aldatzen duten eta berdin jarraitzen dugun.